STEILASek, Heziberri 2020ren ordez, eskola eredu publiko duin eta demokratiko bat aldarrikatzen du.

EAEko Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Hezkuntzarako eta Haur Hezkuntzarako curriculum dekretuak EHAAan argitaratu ondoren, ikastetxetako zuzendariak deitu ditu dekretuen berri emateko. Hezkuntza Sailak bultzatu nahi duen eredu gerentzialaren aurrean, steilas-ek eskola eredu publiko eta demokratikoa aldarrikatzen du.

2016-01-21T17:06:03+01:002016 21 urtarrila |Albisteak, Prentsa Oharrak, Publikoa EAE|

Azaroak 28. Bete ditzagun kaleak.Hezkuntza Burujabearen alde.

Duela urte bete Euskal Herriko hainbat sindikatuk – steilas barne- eta eragile anitzok Euskal Herriko Karta Soziala onartu genuen . Kartak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu beste behin, horixe izan beharko bailitzateke sinatzaileok zehaztu beharreko abiapuntua.

Datozen egunetan Euskadiko Eskola Kontseiluak Heziberri2020ri dagozkion bigarren faseko Curriculum Dekretuak aztertuko ditu. steilasek berresten du bere eskaera: Departamentuak erretira dezan Heziberri 2020 egitasmoa

steilasek berriro dio: zerbitzu publikoak batasun soziala eta aukera-berdintasuna bermatu behar ditu. Titulartasun pribatua duten ekimenak, soilik talde batzuei ematen baitiete zerbitzu eta segregazio-mekanismoak erabiltzen baitituzte, ez lirateke sekula publiko gisa sailkatu behar.

2015-06-19T10:13:56+02:002015 16 ekaina |Albisteak, Prentsa Oharrak, Publikoa EAE|

Lehen Hezkuntzako 3. mailako probei planto egin!

Estatu osoan LOMCE-k behartu duen moduan, gure herrian ere 3. mailako probak hasi dira egiten. Hezkuntza Komunitatearen beste hainbat eragile bezala, steilas-ek proba hauen kontrako jarrera argia azaldu du lehenengo momentutik, erabili den prozesuaren zehaztasunengatik eta atzean dakarren motxila ideologikoagatik.

2015-06-02T12:35:10+02:002015 2 ekaina |Albisteak, Prentsa Oharrak, Publikoa EAE|