Etiketa honen artxiboa: heziberri

#steilas ek helegitea jarriko die HEZIBERRI 2020ko Dekretuen zenbait punturi


:: Kategoriak: Berriak, EAE, Publikako Irakasleak

Une garrantzitsuak dira gure Hezkuntza Sistemarako. PNVek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak PSEk hasitako murrizketa politikak egonkortu eta areagotu ditu eta EAEko hezkuntza sistema putzu ilun batean murgiltzen ari da; Heziberri 2020 proiektuaz ari gara. LOMCE goitik behera aplikatzeko erreminta izateaz gain, edozein hezkuntza sistemaren ardatz izan beharko luketen aukera berdintasuna eta ekitatea guztiz hondoratzen dituen ekimena da Heziberri2020.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

EHBilduri gutuna: hezkuntzan iparra galdu ez dadin!


Zenbaitek publikoa/pribatua eztabaida bukatutzat ematen duen arren, Hezkuntza Lege berrirako bidean urrats faltsurik ez emateko, ezinbestekoa ikusten dugu eztabaida hori gauzatzea. Lurralde, hizkuntz- eta kudeaketa eredu askotan dago zatikatua euskal hezkuntza sistema eta sare publikoa ateratzen da galtzaile. Zonalde askotan eskola publikoak subsidiaritate egoeran ari dira, beste inork onartu nahi ez dituen ikasleak hezten, euskalduntzen, […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter