Laino ilunak UPV/EHUren gainean

Ikasturte berria laino ilunen artean hasi da UPV/EHUn, finantziazio murrizketek sortutakoa alegia. Errektoreak irekiera ekitaldian esan du egoera larrian gaudela, mugan, eta unibertsitateak behar duen finantziazio duina eskatzen du. Baina aldi berean, unibertsitate publikoa diru iturri pribatuaren bidez finantzatzeko eztabaida irekitzen du. Jaurlaritzak murrizketak egin izana onartzen du baina ez du hartzen inongo konpromiso publikorik egoera emendatzeko. Unibertsitate plan berria adostasunaren bidetik egingo duela baino ez du agintzen.

2014-10-30T03:02:45+01:002013 18 iraila |Albisteak, UPV-EHU|

M30 Greba Orokorra

STEE-EILASen HAUSNARKETA Maiatzaren 30ean grebara goaz, berriro ere. Arrazoiak soberan daude, erasoak bata bestearen atzean datozelako eta ez direlako bukatuko, politika publikoak aldarazten ez baditugu. Ez da erraza izango baina STEE-EILASek, koherentziaz, aspaldian hasi zuen ibilbideari eutsiko dio, aukera bakarra mobilizazioa eta borroka delakoan. Bidean gaude, nahi izan dutenekin batera, gehiago egotea nahiko bagenuke ere.

2013-06-12T11:59:41+02:002013 13 maiatza |EAE, Nafarroa|