Etiketa honen artxiboa: nafarroa

Nafarroa. Mila esker atzokoan murrizketa hauek iraultze bidean kalera atera zinaten guztioi! 30ean eskola komunitate osoa aterako gara!


Eskertzekoa da beste behin ere irakasleok hartutako konpromisoa, murrizketak iraultze bidean ezinbestekoa ikusten bait dugu mobilizatzeko beharra. Dinamikak aurrera jarraitzen duenez, hezkuntza komunitatean gure mezuak zabaltzeko hautua dugu oraingoan. Datorren osteguna, azaroak 30 , eskola komunitate osoa ateratzea dugu helburu, atzokoan bezala, ikastetxeen atarian, herriko plazan edota erabakitzen duzuen lekuan guztiok arratsaldeko irteeran biltzea adostuz […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

STEILASen prentsa-oharra PSNek oposizioak espezialitateka egitearen aurka aurkeztutako lege proposamenaren aurrean


STEILASen prentsa-oharra PSNk oposizioak espezialitateka egitearen aurka aurkeztutako lege proposamenaren aurrean PSNk gaur oposizioak espezialitateka egitearen aurkako lege proposamena aurkeztu du Parlamentuko Mahaiaren aurrean. Honen aurrean honakoa adierazi nahi du STEILASek: -Oposizioak espezialitateka ateratzearen aurka PSNren proposamenaren aurrean gure ezinegona eta kezka adieraztea. Era berean, gai honekin hartutako presarekin harrituta gaude, kontuan hartuta Hezkuntzan ez […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

STEILASen prentsa-oharra Nafarroako oposizioen inguruan


STEILASek Nafarroan oposizioak espezialitateka egitea txalotzen du baina probetan ateratako nota eta interinoen zerrendak bereiztea eskatzen du STEILASek ongi ikusten du soilik espezialitateka antolatuko den oposizioaren iragarpena, eta ez espezialitateka eta hizkuntzaka, orain arte indarrean zegoen bezala. Hau aldarrikapen historikoa baitzen, eta bakarrik oinarritu da ikuspuntu euskarafobiko batean. Honek ere ondorioak izanen ditu kontratazio zerrendetan, […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroa. Hezkuntza eraiki, murrizketarik gabeko aurrekontuak! prentsaurrekoa STEILAS, LAB, ELA


Hezkuntza kalitatea bermatzeko itunaren alde. Nafarroako administraziopeko irakaskuntzaren etorkizuna bermatu eta hobetu nahi dugun guztiok garbi dugu legealdia amaitu baino lehen lan eskerga egiteko dagoela. Aldaketa garaian omen gaude eta UPNko Gobernuak ezarritako murrizketak gainditzeko derrigorrezko konpromisoak hartzeko galdegiten diogu egungo Exekutiboari. LAB, Steilas eta ELA sindikatuon aburuz bi dira une honetan landu, adostu eta […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroa. Lekualdatze-lehiaketa 2017-18


Funtzionariendako lekualdatze-lehiaketa argitaratu da. Parte hartzeko urriaren 31tik azaroaren 21era, biak barne. Norbere lanpostuaren ezabatze eta lanpostua ibiltari izatera txikitzeko eskaerak urriak 31tik azaroaren 7ra, biak barne. Hemen prozesu guztiaren web fitxa. Lekualdatze-lehiaketa 2017-18 Datorren asteazkena, azaroak 8, arratsaldeko 17’30etan gure egoitzan (Joakin Beuntza, 4-6 – Arrotxapea-) hitzaldi informatzibo bat eginen dugu, dituzuen zalantzak argitze […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Urriaren 20an Nafarroan ALDARRIKAPEN EGUNA. Hezkuntza ituna orain!


Lan baldintzak hobetu, ituna orain! Urriak 20a ALDARRIKAPEN EGUNA ●Egunean zehar kontzentrazioak ikastetxeetan. ●Arratsaldeko 6etan kontzentrazioa Nafarroako Jauregian (Gobernu aurrean, Karlos III.a) Hezkuntza Publikoari aurrekontu haundiagoa bideratuko dion ituna eta behar hauek lehenetsiko dituena: ➠Ordezkapenak lehen egunetik. ➠Gelako ikasle kopurua gutxitu. ➠Irakastorduak gutxitu (prestakuntza eta koordinazio gehiago). ➠Aniztasuna artatzeko baliabide gehiago. PDFan kartelak eta eskuorriak

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Prentsaurrekoa. Nafarroa. ELAk eta STEILASek galdatu diote Hezkuntza Departamentuari negoziazio bat hasteko, murrizketak lehengoratu, lan-baldintzak hobetu eta hezkuntza publikoa garatuko duena.


Legealdi hau hasi zenetik hona ia bi urte eta erdi igaro dira, eta “aldaketaren gobernuak” deus gutxi aldatu du hezkuntzan. Abiaburu-egoera tamalgarria zen. Ezta ekonomiaren ongialdian ere ez zen apusturik egin irakaskuntza publikoaren alde, eta inbertsioa BPGaren %4tik beherago zegoen finantza-krisiaren faserik gogorrena baino lehenagotik, eta maila hartatik are beherago egin zuen %3,1era iristeraino, Europako […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Hezkuntza Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen hasi da; STEILAS eta ELAren prentsa-oharra


HEZKUNTZA MASTERRIK GABEKO PERTSONAK KONTRATATZEN HASI DA: STEILAS ETA ELA SINDIKATUEN PRENTSA-OHARRA Gaur, 2017ko urriak 4, afektatuek jakinarazi digute Hezkuntza Departamentua Masterrik gabeko irakasleak kontratatzen ari dela: -Ekainean 2500 pertsona zerrendetatik kaleratu ostean Masterra ez izateagatik, ikasturte hasi eta hilabetera orain pertsona horiei kontratua eskaintzen zaie irakaslerik ez dutelako. Hau onartezina da. Azkenean, denborak STEILAS […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

STEILAS eta ELAren prentsa-oharra: Masterraren eskaeraren ondorioak Nafarroan


STEILAS ETA ELA SINDIKATUEN KOMUNIKATUA, APIRILAREN 12KO 1081/2017 EBAZPENAREN ONDORIOEI BURUZKOA. AIPATU EBAZPENA DELA MEDIO, 2.500 IRAKASLE BAINO GEHIAGO KANPORATU ZITUZTEN KONTRATAZIO ZERRENDETATIK. 1081/2017 ebazpenaren bidez, 2.500 pertsona baino gehiago bota zituen Giza Baliabideetako zuzendariak kontratazio zerrendetatik Bigarren Hezkuntzako masterra edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoentzako prestakuntza (ez masterra) ez izateagatik. Neurri honen ondorioak mozorrotzen saiatu […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

STEILASen iritzi artikulua Nafarroan: Hezkuntzak ez du aldaketaren trenera igo nahi


Ikasturte berri bat hasi dugu, baina berritasunak gutxi dira, eta ilusioak ere, urri. Legegintzaldiaren erdia gainditu ostean, egiazta dezakegu aldaketaren gobernuak, hezkuntza publikoari lehentasuna ematen diola adierazi arren, apenas ezarri duela haren kalitatea eta irakasleen lan baldintzak hobetzeko neurririk; aitzitik, hitzarmen bat sinatu du itunpeko ikastetxeetako langileekin, haien finantzaketa blindatzeko edo. Iragan martxoan hasi ziren […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroan interinoen zerrenda eguneratuak argitaratu dituzte


Ikasturte hasiera honek izangaiontzat hainbat aldaketa dakartza, adi jarraitu eta zabaldu informazio hau interesekoa dutenen artean. A) Ikasturte hasierako esleipen telematikoa (LET). Bihar, abuztuak 30, asteazkenarekin izanen da eguerdiko 13etatik aurrera eta jarraibide guztiak orrialde honetan dituzue. Era berean, zerrenda eguneratuak honako loturan. Gogoan izan parte hartzeko NAN dijitala prest edota Nafar Gobernuak emandako PIN […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter