Etiketa honen artxiboa: ordezkoak publikoa hezkuntza eae

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako oposaketetarako formakuntza saio irekia, Iruñean otsailaren 17an


Aurten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian Bigarren Hezkuntzako oposaketa deialdia izanen da. Nafarroan ere programazioaren inguruko formakuntza saioa emanen du Peio Aramendik. Saioa Iruñeako Biurdana Institutoan izanen da otsailaren 17an, asteazkena, 17:00etan. Gogoratu saioa irekia eta dohakoa dela (afiliatu nahiz ez afiliatuei) baina aurretik izena eman behar da, 948212355 telefonora deituz.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostenak, eskasa eta funtsik gabekoa, EAEn LOMCE legea iraunarazten du


steilasek, EAEko unibertsitatez kanpoko irakasleen sindikatu nagusiak, bere harridura adierazi nahi du Euskadiko Eskola Kontseiluaren Heziberriren Kurrikulum Dekretuei buruzko txostenarekin. Jakin badakigu HEZIBERRI LOMCE legetik bereizten den egitasmoa dela, baina biak ala biak ildo ideologiko gehienak berdinak dituzte. Hain zuzen, erlijio irakastorduen eta eskola publikoaren pribatizazioaren kasuetan haratago doa. Heziberrik ikasleen segregazioa mantenduko du, euskara […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

EAE Irakaskuntza Pribatua. Inforria 13. Auzitegi Gorenak Akordio Transakzionala homologatu du


2014ko urrian Irakaskuntza Pribatuko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ordezkaritza dugun sindikatu guztiek eta patronalek gatazka kolektiboa konpontzeko eta hitzarmena bere osotasunean berreskuratzen zuen akordioa sinatu genuen. Akordioa Auzitegi Gorenean aurkeztu genuen eta orain akordioa homologatu du eta bere lege-balioa eman dio. Horren ondorioz, patronalek sartutako helegitea bertan behera geratzen da eta 2009ko EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Epaitegiek arrazoia eman diote STEILASi eta Nafarroako Hezkuntza Departamentua afiliatu interino bati Gabonetako eta Aste Santuko eskola egunak ez direnak ordaintzera behartzen du. Gainerako interinoek ere erreklamatzeko bidea irekitzen du


Gai honen inguruan gaur prentsaurrekoa eman du STEILASek. Hona hemen bertan azaldutakoa: 2007-2011 paktua amaitu zenetik, errealitatean 2009. urtean, gure lan harremanak erregulatzen dituen marko legal baten faltan aurkitzen gara, bereziki, interinoak. Elkarrizketarako eta negoziaziorako Iribasen Departamentukoen aldez aurretiko jarrera ezak, gure eskubideak defendatzeko, behin eta berriz auzitegietara jotzera behartzen gaitu. Auzitegiak STEILASi arrazoia eman […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

EAEko Irakaskuntza publikoko hauteskunde sindikalak. steilas-en balorazioa


Atzo, martxoak 25, Gipuzkoako Lan Legepeko Irakasle eta Hezitzaileek bere hauteskundeak izan zituzten. Horrela, EAEko irakaskuntza publikoko – unibertsitatez kanpokoa eta EHU- hauteskunde prozesuari amaiera eman zitzaion. Hona hemen steilas-ek egiten duen hauteskunde hauetan izandako emaitzen inguruko balorazioa. Balorazioa euskeraz Datu globalak EHU-UPV. Emaitzak

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Hauteskundeak irakaskuntza publikoan: steilas sindikaturik bozkatuenaunibertsitatez kanpoko hauteskundeetan


Atzo, martxoak 11, hezkuntza publikoko milaka langilek- unibertsitatez kanpokoek eta EHUkoek  – eta Gipuzkoako Haurreskolak Partzuergokoek,  beraien bozka eman eta ordezkaritza sindikala hautatzeko aukera izan zuten. EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan steilas bozka gehien lortu duen sindikatua da ( % 29,69). Gehiengo honek ez dauka isla ordezkari kopuruan, indarrean dagoen ordezkaritza sistema bidegabekoagatik. Ordezkari kopuruari dagokionez […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroan ikasturte honetan ez da oposaketarik izanen, STEILASen prentsa-oharra


nota STEILAS OPE Nafarroan EPE egingo dela zioen berriaren inguruan sortu den polemikaren inguruan STEILASek honako hau nahi du aditzera: Lehenik eta behin argitu 2014/2015 ikasturtean ez dela oposaketarik izanen Hezkuntzan. Hezkuntza Departamenturen jokamoldea erabat arduragabea izan da, eta Iribas Jaunak berak publikoki argitu ez izana irmoki gaitzesten dugu. Beste behin ere agerian geratu da […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Nafarroan balizko oposaketa deialdiaren inguruan, STEILASen prentsa-oharra


Esparza eta Hezkuntzako EPE . Esparza y OPE Educación STEILAS sindikatuak EPEren inguruan 2015eko maiatzeko hauteskundeetan UPNren zerrendaburuaren adierazpenak ezagutu ondoren, honako iritzia plazaratu nahi du: Bere hitzak pupulistak ez ezik, demagokikoak ere badira, eta hauen helburu bakarra nafar jendartearen aurrean bere pertsonaren ezagutza maila handitzea da. Honetaz gain, agertu duen pertsona interinoekiko errespetu eza […]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter