Gaur, Maiatzaren14an,  Legebiltzarrean Hezkuntza Batzordea egon da. Bertan, HaurreskolaK Partzuergoaren inguruan  EH BILDU-k aurkeztutako proposamen batzuk aztertu dira (behean proposamenaren lotura bidaltzen dizuegu) eta Eusko jaurlaritzak  horrela erantzun du: Kuotei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak, gaur egun gizartea pairatzen ari den egoera ekonomiko latzaren aurrean, kuotak barematzeko sistema baten alde daudela esan du, kuotak errebisatuz eta egokituz. 2015-16 ikasturterako dauden proposamen desberdinak aztertu eta hurrengo matrikulaziorako kuota sistemaren berrantolaketa egiteko asmoa azaldu dute. Hainbat kontu aztertzeke daude, ondorengo hauek aipatu dituztelarik: – Errentaren araberako kuotak ezartzea – Ordaindu ezin duten familiek dirua aurreratu behar ez izatea.( Bekak ) – Matrikulazio kanpainen egokitzapena aukerak zabaldu Informazio hau interesgarria izango delakoan helarazten dizuegu, gaur, Hezkuntza Batzordean plazaratutako asmo onak, egi bihur daitezen eta hori lortzeko STEE-EILAS-en lanean jarraituko dugu.

Bilduren proposamena, http://www.parlamento.euskadi.net/pdfs_egutegi/20140514/7175.pdf Hemen dago honen inguruan momentuz atera diren berriak: http://ehbildu.net/es/noticias/parlamento-vasco