160111 LO elkarretaratzea OtxandioLan istripu baten ondorioz langile batek bizia galdu duela ozenki salatu nahi dugu. Era berean familia eta lankideei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu.

Beste behin ere elkarretaratzea egin behar dugu istripu hilgarria salatzeko:Otxandion langilea hil da

Istripu hauen atzean lan baldintzen prekarietatea dago: formakuntza falta, lan erritmoa, azpikontratak, lan gainkargak,… Istripuak saihesteko neurriak behar dira lanpostu guztietan eta horretarako legea daukagu. Baina, legea betearaztea da exijitu behar duguna, enpresek eta erakundeek ez baitute horretarako borondaterik erakusten.

Langileok ezin dugu onartu urtero istripu kopurua goraka joatea eta enpresei eta administrazioei exijitu behar diegu lan baldintza egokietan lan egiteko eskubidea. Krisiaren aitzakiarekin neurri zuzentzaileak hartzea alde batetara utzi dute eta hortik dator istripuen gorakada.

Mobilizazioa ezinbestekoa da, eta istripuak gertatzen direnean ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU bertan egongo gara salaketa egiten eta hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen eta enpresa eta erakundeei hobekuntzak exijitzen.