Prentsa-ohar komuna

STEILAS, SUATEA, STEG, STEPV, USTEC-STEs eta STEs-i konfederazioa Iruñean
elkartu gara “ hezkuntza eta hizkuntzak eskola globalizatuan” jardunaldietan
otsailaren 19 eta 20an. Gure hizkuntza propioek bizi duten egoera ikusita,
honakoa adierazi nahi dugu:
Jakin badakigu gure lurraldeek abiapuntu ezberdinak dituztela, baina
LOMCE, LEC (Catalunyako hezkuntza legea) eta HEZIBERRIk (EAEko hezkuntza
lege egitasmoa) suposatu duten hezkuntza kalitatearen galera eta gure berezko
hizkuntzak jasaten ari diren erasoak ikusita, lege hauen indargabetze eskaera
berresten dugu.
– Bertako hizkuntzen helburuen, berreskurapenaren, ohorearen, bultzada
eta hedapenaren aldeko borrokarekin bat egiten dugu.
– Edozein hezkuntza legek bertako hizkuntzen babes eta sustapena
bermatu behar du. Atzerriko hizkuntzen lanketa – eredu eleanitzen bidez – ezin
da gure hizkuntzen kalterako izan.
– LOMCE, LEC, HEZIBERRI edota aurreko eskaera bermatzen ez duen
edozein hezkuntza legek geldiarazteko bide komuna egiteko konpromisoa
berresten dugu.
STEILAS, SUATEA, STEG, STEPV, USTEC-STEs eta STEs konfederazioak bide
honetan sakontzeko topaketa bat egitea adostu dugu.