Nafarroan hizkuntza-politika eragingarria abian jartzeko unea da; ezin dugu gehiago itxaron.

Egungo testuinguruan “Vascuenceren legea” indarrean egotea ulertezina da. Ezin dira nafarron hizkuntza-eskubideak dugun bizitokiaren arabera sailkatu. Nafarroan euskararen lege berri bat behar dugu, zeinak herritar guztion hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen. Eta lehenbailehen.

Azken asteotan, sektore ezberdinetako euskalzaleok dinamika iraunkor baten beharraz hausnartu dugu; eta datozen hilabeteetan, mahai gainean gure esku dagoen guztia jarri eta urrats sendoak eman behar ditugula ondorioztatu. Nafar jendartea suspertu eta ofizialtasunaren aldeko aldarria indartu beharra dugu.

Honen gainean hausnartzeko eta aurrera begirako dinamika iraunkorra abian jartzeko, zuekin guztiokin gogoeta herritarra burutu nahi dugu, datorren maiatzaren 7an, larunbatarekin, 10:00etatik 12:00etara Iruñeko Kondestable Jauregian (Kale Nagusia).

Honekin batera, hausnarketarako proposamena duzue. Zuen ekarpenen zain eta bertan elkar ikusiko dugulakoan.