Krisia aitzaki bezala hartuta, 2011. urtetik udaletxeko politika sozialak murrizketak jasan izan dituzte. “krisia” berak prestazio sozialak murrizteko eta desprestigiatzeko erabili izan dute, baita zerbitzuen pribatizazioa bultzatzeko ere. Ekintza sozialak sustatzen zituen hiri bat izatetik, kobertura eta berme sozialean beste lurraldeen atzean egotera pasatu gara.

Bestalde, prestazio sozialak, hauen jasotzaileak diren pertsonak estigmatizatzeko erabili dira, xenofobia eta arrazismoan oinarrituz, apurketa sozial bat sortuz.

Mugimendu sozial eta eragile desberdinak bultzaturik, 2015-eko ekainean Gasteizko udaletxean gobernu aldaketa bat egon zen. Helburua argia zen, baliabide sozialen erabiltzaileen estigmatizazio eta humilaziora bideratuta dauden, klasista eta arrazistak diren politika sozialekin bukatzea. Bestalde, hiri inklusibo bat eraikitzeko helburua zegoen, parte hartzailea, kalitaztekoa, gasteiztar guztiok bizitzeko hiria, elkartasuna, interkulturalitatea, aniztasuna, hezkuntza eta aukera berdintasuna bermatuko zituen hiri eredua.

Instituzioetatik egin diren adierazpenak politikikoki zuzenak izan direla onartu behar dugu, baina urte bat ondoren ez da funtzesko aldaketarik egon, eta PP egondako urteetan egindako aldaketak berdin jarraitzen dute. Politika sozialak eta hauek erabili ahal izateko irizpideak berdinak izaten jarraitzen dute, aurreko gobernuak ezarritako neurri estigmatizatzaile berdinekin.

Beraz, udaletxeko politika sozialetan aldaketa sakon bat egoteko premia dago, hiri eredu berri bat eraikitzeko beharra, berdintasunean, lanaren banaketan, sistema kapitalistak eta sistema patriarkalak eragiten dituzten egoera desberdinen aurrean, pobrezia, bazterketa eta desprotekzio soziala aurre egiteko zerbitzu sozialen sistema berri bat garatu, non hiritar guztiek kalitatezko bizitza bat eramateko aukera izango duten.

Premiazkoa da, gasteizko udaletxean PP-k ezarritako murrizketak eta aldaketa estigmatizatzaileak erabat eraldatzea:

  • Murrizketa sakona: 18-23 urte bitarteko gazteentzat , elikatzeko prestazioan 408-tik 207-ra murriztez gain, ersoketak bakarrik symplin egin ahal dituzte.

  • Pasadizosko pertsonekiko arreta eskasa: 3 gau 3 hilabetero edo 6 euro hiritik joateko.

  • Aldundiaren inmobilismoaren aurrean , adingabeko pertsonen desprotekzio larria.

  • Prebentziorako hezkuntza programen murrizketa larriak: familia eskolak eta prebentziorako bestelako programak

  • Zailtasunak dituzten haurrentzat laguntza psikopedagogikoaren prestazio gutxiago.

  • Lan munduan sartzeko eta formakuntza okupazionalerako plaza gutxiago.

  • Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko baldintzen gogortasunaren erantzun munizipal falta.

  • Larrialdi sozialetarako errekurtsoen elkarbanaketa, adingabekoak dituzten familiak, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak, drogaren menpeko pertsonak, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonak, dependientzia duten pertsonak eta kalteberatasun soziala duen edozein pertsonen artean.

  • Udal centro batzuen egoera tamalgarrien aurrean, pasibitate osoa, adibidez Villasusoko eraikina (Aterpe, Casa abierta).

  • Erroldatzeko zailtasun izugarriak, batez ere kartzelatik ateratzen diren pertsonak eta kalean bizi diren pertsonentzat, baita larrialdi sozialean dauden pertsonentzat, batez ere emakumeak.

  • Jarduera Ekonomikoaren Zergaren beherapena ( JEZ )

Bestalde, gobernuak arazo sozialak behin ezagututa, oihartzun soziala izan arte ezer ez egitea erabat larria iruditzen zaigu. Eskubide Sozialen Aldeko Gasteizko Plataformatik, udaletxeko politika sozialetan aldaketa sakon bat egitea eskatzen dugu, behar sozialak erdigunean jarriz eta zerbitzu sozialetara doan jendearen kriminalizazioarekin bukatuz.

Azaroan, PP, PNV Eta PSE SEA-rekin JEZ-a %50-era jeistea adostu zuten (Jarduera Ekonomikoaren Zerga). 2 millioi minimo fakturatzen duten jarduera ekonomikoenganako zerga bat dela gogoratu nahi dugu, eta akordio honekin Gasteizko Udaletxeak 7 millioi euro gutxi gora behera gutxiago jaso zituen.

Behar sozialetarako dirurik ez dagoela aitzakitzat jartzen dute, baina dirurik ez dago PNV-k PP, PSE eta SEA-rekin akordio hori sinatu zutelako.

Erabat ulertezina da, murrizketa hauekin ez bukatzea, eta jendeak dituen beharrak asetu gabe geratzea, batez ere 3 instituzioak PNV-rengatik gobernatuak daudenean. Dituen ardurei uko egiten die, instituzioen arteko konpetentzien gatazka argudiatuz.

Ez dugu onartuko, gutxi batzuen mesederako, bazterkeria sozialean egoteko arriskuan dagoen jendea instituzioen aldetik behar duen erantzuna jaso gabe geratzea.

Gasteizko udaletxeko politika sozial eta fiskalen eraldaketaren alde.

Politika sozialak aldatu eta kitto!!

2016-ko maiatzaren 13, Vitoria-Gasteizen

KASU BAKOITZEKO AZALPEN ATXIKIA

  • Elikadura prestazioa – gazteentzako prestazioa (18-23 urte):

Murrizketan prestazioen kopuruan bere horretan darraite (kopurua 2012-an 408 izatetik 2013-an 270-koa izatera pasa da).

Urgentziazkoa da “azken prestazioa” subsidio izaerarekin jasotzea, gaur egunogo arauetan bilduta dagoen moduan: ez duelako bakarrik elikadura prestazio bezala funtzionatzen, RGI-a jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonen (urte batetik hiru urteetara erroldatua) sostengu beharrak ere asetu egiten baitituelako gaur egungo ordenantzetan jasoa eta onartua dagoena.

Prestazio jasotzaileen protagonismoa berreskuratzea funtsezkoa da: ahalduntze irizpideak, gizarte efikazia, prestazioak bazterketa egoeratik ateratzeko laguntza puntual bezala ulertu behar dira, ez betikotzeko. Horretarako, eredurik integratzaileeena, prestazioa eskudirutan ematea izango da: edozein motatako komertzioetan erostea ahalbidetzen duelako, tokiko komertzioan, denda txikietan… (edozein txartelek onartzen ez duena); erabiltzaileak era normalizatuan autogestiona dezake prestazioa. Hala nola beste pertsonenak (instituzioen menpe bi erabiltzaile asko gazteak dira, behin adin nagusitasunera helduta emantzipazio programa irekietara pasatzen dira, bertan haien dirua, baliabideak… kudeatzen ikasi behar dute); eta erabiltzaile horien esku utzi behar da dirua, ahalduntzea eta ardura bultzatuz.

Azkenik, beharrezkoa da aurrekontu nahikoa gordetzea behar guztiak asetzeko eta prestazioak jasotzeko tramite eta bideak sinplifikatu behar dira.

  • Bidean dauden pertsonekiko atentzioa

Javier Marotoren gobernuarekin bidean zeuden pertsonei hiru gaueko egonaldia bermatzen zitzaien eta mantenua hiru hilabeteko, edo 6€ ematen zitzaizkien hiritik ospa egiteko. Gaur egun, kolektibo honek daukan atentzio falta berdina da, eta larrioagotzen dabil errolda gabeko pertsonei ez zaielako hirian errotuta daudela onartzen azken aldian erabili den irizpidearekin (zaila da errolda lortzea kalean, kutxazainean, garajean edo banku baten lo egiten dutenentzat). Erroldarik ez izateak ez du esan nahi hirian errotua ez egotea eta Zerbitzu Sozialek haien mesedetan erabiltzen dute aitzakia hori.

Beharrezkoa da errotuta dauden pertsona horiek guztiak artatzea eta ez inguruko hirietara botatzea. Gure kaleetan lo egiten duena ezin daiteke erroldarik gabe egon, are gehiago, ezagunak direnean eta Zerbitzu Sozialak artatzen dituztenean, erroldatuak izan behar dira.

  • Haurtzaroa, nerabezaroa eta familia

Eremu honetan, babesik gabe gelditu daitezkeen umeak artatzeko plaza kopuru berdina dago. Krisi ekonomikoak babes gabe gelditzeko arriskuan dauden umeen kopurua igoarazi duen arren, baliabideak ez dira handitu.

Babes gabe egoera larrian dauden ume asko Aldundiaren artapen gabe gelditzen ari dira plaza eta baliabide falta kezkagarria dagoelako. Gure hirian, babes gabeko egoera larrian ume asko bizi dir,a hauexek babesteko eta haien familiak laguntzeko baliabiderik ez dagoelako .

Udal hezkuntza departamentuaren prebentziorako programetan eman ziren murrizketen leheneratzea ez da eman:

– “Guraso eskolen programa”: Aurreko gobernuak aurrekontua murriztu zuen, sesioak eta prezioa jeitsiz hauetako bakoitzerako, baliabidea prekarizatuz. Ikasturte honetan zegoen moduan mantendu du programa, PP-k utzi zuen bezala.

– “Laguntza psikopedagokikoen” programan murrizketak. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasotzen duten umeentzat, ikasketa prozesuan zailtasunak dituzten eta diagnostiko nahikoa larria ez duten umeentzat da, hauek ez daudelako behar berezidun zerrendetan, horregatik hezkuntza delegaritzatik ez dute ikastetxeetan laguntzarik jasotzen. PPren gobernua zegoen bitartean dirulaguntza murrizten joan

da, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzar zena, lehen hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetako ikasleentzat soilik gelditu delarik. PNVren gobernuarekin ez da baliabidea hobetu ez dela, ikasturte honetarako sesioak 20tik 13ra jeitsi egin dira.

Gaineratu behar da, krisi ekonomikoarekin geroz eta familia gehiagok behar dute dirulaguntza hau, horrelako ikasketa arazoetarako beste baliabiderik ez baitago .

  • Ahultasun sozialean dauden pertsonei arreta

Ahultasun sozialean dauden pertsonen arreta planifikazio faltagatik ezaugarritzen da. Erabaki politiko eta teknikoak espontaneoak dira eta interesik ez dago egoera hau pairatzen duten pertsonak berreskuratzeko. Haien bisibilitate faltagatik eta arrisku biziagatik, ezin ditugu ahaltu espetxetik ateratzen diren pertsonak, behar bereziak baitituzte (urteetan isolatutako pertsonak, helduak, gaixotasun mentalekin, erroldarik gabeak, e.a.)

Ez dago ezta euro bat ere pertsona hauen beharren diagnostiko bat egiteko eta ez dago inongo planifikaziorik, inprobisazioa aski da. Prestazio sozialetarako aukera gabe, RGI-a edo udal laguntzak eskatzeko baldintza gogorrak direla medio. Eta enplegurako eta formaziorako inbertsio eza, pretsona hauek gizarte emergentzia baliabideekin bizitzera kondenatzen ditugu. Gure hiriko udalak pertsona batzuek aterpean bizi behar dutela erabaki du.

Eta esaten dugu ez dagoela inbertsiorik enplegurako eta formaziorako, bazeuden progrma anitz guztiak finantziatzeari utzi zitzaiolako PP-ren gobenuarekin eta urtebete daramagu PNV-ren gobernuarekin eta oraindik ez direlako berreskuratu.

Horrek arriskuan dauden eragileak aukera gabe uzten ditu eta insertzio sozialerako aukerak murriztu egiten ditu. Kontestu honetan, 2016-rako udal enplegurako aurrekontua % 0,84 da (3 milioi euro), PP-ren gobernuak % 0,97 eskaintzen zion 2014an enplegu planei (3,4 milioi euro). Udal inbertsioa formakuntzarako ere jeisten da, % 0,22-tik (780,000 ) eskeintzen zituena PP-ren gobernuak 2014an, % 0,18ra 2016an PNVren eskutik (620000 ).

Eragile ahulenentzako zerbitzu espezializatuei dagokienean, argazkiak utzikeria eta intere falta agerian uzten du. Villasuso eraikina, zeinetan Aterpe eta Etxe irekia kokatzen diren, egoera tamalgarria dauka. Ez dira irisgarritasun neurri minimoak betetzen, mugikortasun murritza duten pertsonak ezin dira sartu, bakarrik igo daiteke eskailerak igoaz eta komun zulo bakarra dago 30 erabileentzat. Udalak teilatua konpondu du, eraikinerako arriskua suposatzen zuelako. Ez dago beste plnanik gainontzekoarekin eta premiazkoa da beste toki bat bilatzea edo eraikina berritzea.

Prestazio sozialen falta, lan bat topatzeko ezintasuna eta Udalaren interes falta horretarako, e.a. bultzatzen dute hiritarren kopuru handi batek Aterpean bizitzeko beharra edo haien bizirauteko aukera bakarra emergentziazko baliabideak izatea.

CMASean eta beste pisu tutelatu batzuetan umeak dituzten damiliak artatzen dituzte, nahiz eta jakin ez daudela ez horretarako prestatuak, ezta planifikatuak ere.

Esklusio arriskuan dauden errekurtso erresidentzialetan ez dago inolako planifikaziorik, ezta atentziorako perfilik ere. Edozinetan elkarrekin bizi dira 20 urteko gazteak eta 65 urteko helduak, familiak eta elbarrituak edo gaixotasun mental larriak dituzten tratamendurik gabeko pertsonak.

Era honetan pertsonak ez dira duintasun minimo batekin tratatzen. Bada garaia kolektiboaren beharrak behar bezala asetzeko.

txiki