Aurten estatu mailako lekualdatze-lehiaketa dago eta jadanik behin-behineko bakanteak atera dira. Parte hartzeko epea azaroaren 8tik 28ra irekita egongo da, biak barne.

Urtero bezala, lekualdatze-lehiaketarako parte hartze prozesuaren inguruko hitzaldi informatibo irekia eskainiko dugu, hau da, afiliatu eta ez afilituek parte hartu ahal izango dute. Hitzaldia, datorren azaroaren 9an izango da, asteazkena, 17:30etan gure sindikatuaren egoitzan (Joaquin Beunza 4-6, korralilloen ondoan).

Tuteran, hitzaldia azaroaren 10ean izango da, osteguna, 18:00etan Benjamin de Tudela ikastetxean.

Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako behin-behineko bakanteak atxikitzen dizkizuegu, deialdiari loturarekin batera.

behin-behineko-bakanteak-h-h-l-h-

behin-behineko-bakanteak-irakaskuntza-ertainak 2016-17

Deialdiari lotura

Nafarroako Boletin Ofizialari lotura