nota-prensa-steilas-anulacion-ope-2016-prentsa-oharra

STEILASen prentsa-oharra 2016 EPEko 100 plaza
balio gabe uzten dituen sententziaren aurrean:
Nafarroako Auzitegi Gorenaren sententziak 2016ko EPEko euskarazko
100 plaza bertan behera utzi dituela ezagutu ostean, STEILAS
sindikatuak honakoa adierazi nahi du:
-Berri hau kezka handiarekin jasotzen dugu, ez bait dakigu nola
eragingo dien sententziak oposaketan plaza lortu zuten pertsonei.
Irakasle horiek aurten praktika urtea egiten ari dira ikastetxeetan.
-Sententzia osoa esku artean izaten dugunean gure sindikatuaren
zerbitzu juridikoei bidaliko diegu, sententziak izan ditzaken ondorioen
inguruko irakurketa juridikoa egin dezaten.
-Hausnarketa hau egin ostean, sententziaren balorazio sakona egingo
dugu eta kaltetutako pertsonen eskubideak defendatzeko
beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu.