euskera

UNITATE DIDAKTIKOA Azaroak25: Aske izan nahi dut, ez ausart

KARTELA

Aurten ere steilas sindikatuak azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” dela eta ikasleekin lantzeko proposamen berriarekin zuengana jotzen dugu.

Oraingoan Azaroak 25eko unitate didaktiko honen izenbururako aldarrikapen feminista bat aukeratu dugu, eta beste helburu batzuen artean, aske eta ausarta izatea zer den landu nahi dugu, zergatik emakumeek ausartak izan behar diren oihiko jarduerak egin ahal izateko, besteak beste herriko jaiak (alardeak, mutildantza,…) edo gauez kaletik ibiltzeko, haien lagun gizonezkoak aldiz askeak.

Orain, nahiz eta estereotipoak indarrean egon, gero eta ohikoagoa da emakumezkoei eskatzea eredu estereotipatutik aldentzea eta kontrako portaerak izatea, ausartak izateko gonbitea eginez eta indarkeria sexistari aurre eginez. Aldiz, gizonen kasuan ez
dago ongi ikusirik emakumezkoei atxikitzen zaizkien bizimoldeak barneratzea. Hau da, portaera maskulinizatuak ongi baloratzen dira bi sexuetan, eta femeninoak aldiz ez.

Unitate didaktiko honekin, gai honekin erlazionatutako bi arlo landu nahi ditugu. Alde batetik, genero markadun estereotiporik gabeko garapen pertsonal aske baten erreibindikazioa eginez, eta bestetik ikaslego osoarengan, neska eta mutil, indarkeria
pairatzeko beldurrik izan gabe, pertsona oro askatasunean bizitzeko, beharrezkoak diren errespetu eta neurri sozialen kontzientzia sortuz.

Aurten ere Unitate didaktikoa formatu digitalean soilik prestatu dugu, gure web orrian aurkitu dezakezu, www.steilas.eus, hortaz, inprimatu eta ikastetxean egongo den Hezkidetza karpetan sartzeko animatzen zaituztegu. Karpeta ikastetxean egongo ez balitz jar zaitez harremanetan egoitzetako lankideekin beste bat eskuratzeko.

Beste aldetik, ikastetxean hitzaldi bat antolatu nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan. Bide batez, aprobetxatu nahi dugu egun horretarako antolaturik dauden hainbat ekitaldien berri emateko eta horietan parte hartzen ere animatu nahi zaitugu.

Koordinadora feministek antolatutako manifestazioak:
Bilbon: 20.00etan Arriaga enparantzan
Donostian: 19:00etan Boulevarden
Gasteizen: 19:00etan Andra Mari Zuriaren enparantzan
Iruinean: 20:00etan Gaztelu enparantzan

Inolako indarkeriarik gabeko bizimodurako
hezi behar dugu!