Mahai Negoziatzaileko egutegia eta gaiak.

Atzoko Mahai Negoziatzailearen inguruko informazioa helaraztea gustatuko litzaiguke idazki honen bidez. 3 sindikatuok eta Enpresa elkartu ginen eta negoziazio-egutegia eta hainbat gai zehaztu genituen Mahai Negoziatzaileak ikasturtean zehar izango duen ibilbidea zehazteko asmoz.

  • Lan Hitzarmena

Enpresak lehentasunezko gaia dela esan arren, sindikatuoi negoziatzeko aukerarik ez ematea leporatzen digu, osotasunean landu nahi baitugu. Enpresak argi du Aurrekontuen Legea aitzakitzat hartuta, ez duela Lan Hitzarmeneko soldata, lanpostuak ezta plaza kopuruak negoziatzeko ahalmenik ere; hau da, ez du dirua suposatzen duen ezer negoziatu nahi. steilasek Lan Hitzarmen berria eta osoa negoziatu nahi dugula berresten du. Horretarako, Enpresak Zuzendaritza Batzordeari eta Eusko Jaurlaritzari osotasun hau bermatzen dituen eskariak bideratzea eskatzen du, Legebiltzarrean eragina izateko eta aurrekontuetan beharrezkoak izango diren aldaketak egiteko. Guk egin dugun eta egingo dugun bezala. Era berean, Mahai Negoziatzaileko partaide den Eusko Jaurlaritzako ordezkariak utzikeria albo batera laga beharko luke eta, behingoz, bileretara etorri, lehen egiten zuen bezala.

Paraleloki, negoziazio desberdinak aurrera eramatearen erabakia ere hartu zen. Gai baten negoziazioak ezin duela beste batena oztopatu, ez eta berandutu, zehaztu zen. Hauek dira hurrengo bileretan lehentasuna izango duten gaiak:

  • Ordezkoen Araudi Berria. Gaur egun daukaguna Zuzendaritza Batzordeak onartutakoa da eta dekretuz ezarritakoa. Hau izango da lan egiteko oinarria.

  • Eszedentzia eta baimenen aplikazioen interpretazioa.

  • Pertsonal kudeaketako lankideen gaiak (Barne promozioa, Lanpostuen Zerrenda, balizko Lan Eskaintza Publikoa…).

Hemendik aurrera, hiru astetik behin elkartzeko konpromezua hartu dugu enpresarekin. Hurrengo bilera hilaren 19an izango dugu, lehendabiziko bi gaiei hasiera emateko. Interesgarria izango litzateke honen inguruan izan ahal dituzuen ekarpen guztiak gurekin konpartitzea. Guztion arteko elkarlanarekin, emaitza hobea lortuko dugulakoan gaude!

Azkenik, steilasek enpresari Sexu Delitugileen erregistroaren ziurtagiri baimenaren inguruko eskariak sortu duen nahaspila leporatu dio, aurreko bileretan adostutakoa ez duelako bete. Ondorioz, zoramen hau guztia behingoz argitzeko, Enpresak idazki baten bitartez argibideak emango ditu.

2016-12-02-steilasberri-8