Europar Batasuneko Justizia Auzategiak ebatzi zuenari jarraituz, Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak 2017ko otsailaren 22an ezagutzera eman duen sententzia baten arabera, Hezkuntza Sailak, langile laboral ordezkoei 20 egun/urteko kalte-ordaina ordaindu behar die. Orain arte eta kasurik onenean, urtean 12 eguneko kalte-ordaina ordaintzen zuen.
steilas-ek lortu duen sententzia honek garrantzia du hezkuntza arloan ematen den lehenengoa delako. Bidean daude steilasek aurkeztu dituen gainontzeko 195 erreklamazio.
Sententzia honek eragin zuzena kontratu laborala duten ordezkoetan dauka (hau da: hezitzaileak, haur eskoletako langileak, itunpeko eskoletako langileak); kontratu administratiboen erreklamazioen inguruko epairik ez dago, momentuz (publikako funtzionario interinoen kasua).
Utzi iruzkina