Europar Batasuneko Justizia Auzategiak 2016ko irailaren 26an ebatzi zuenari jarraituz, hainbat langile ordezko kontratuak bukatzean zegozkien kalte-ordainak erreklamatzera animatu ziren. Une honetan, kontratua bukatzen den egoeran, Haurreskolak Partzuergoko hainbat langile interinoen kalte-ordainak behin-betiko langileek jasotzen dutenarekin parekatzera behartzen duten sententziak daudela jakinarazi nahi du steilasek

Pasa den martxoaren 6an Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Haurreskolak Partzuergoko hamaika langileengan eragina daukaten beste bi sententzia ere eman ziren ezagutzera. Langile hauek kontratu laboralak dituzte, interinitatekoak edo ordezkapenetakoak. Kontratu hauek amaitu zirenean ez zuten inolako kalte-ordainik jaso. Baina, sententzia hauei esker, Haurreskolak Partzuergoak langile bakoitzari dagokion 20 egun/urteko kalte-ordaina ordaindu beharko die.

Haurreskolak Partzuergoan ematen den behin-behinekotasuna % 36koa da hezitzaileen artean, eta, % 100ekoa kudeaketa-langileen artean.

steilasen ustez, sententzia hauek eta ateratzear dauden beste batzuk , Haurreskolak Partzuergoa kontratazio politika aldatzera behartuko dute. Horrela, behin-behineko langileei egonkortasuna emango dizkien bideak bilatuko dira, eta, langileen artean ematen diren lan arazoak konpon daitezen adierazten duen borondate faltarekin bukatuko da.