Datorren apirilaren 29 eta 30ean Ongi etorri errefuxiatuak Plataformak Ongi etorri Gernika 2017 ekimena antolatu du Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga honetan. Bertan, Euskal Herriko, Espainia estatuko eta beste herrialde batzuetako lagunak bilduko gara, egoera honi dagokionez gure sumindura eta gaitzespena adierazteko, gure gobernuen pasibotasunaren kontrako jarrera agertzeko, bai eta aukerak planteatzeko eta eraikitzeko ere..
Gernikara joan-etorriak errazteko asmoarekin steilas eta ESK sindikatuek autobus zerbitzua eskaini nahi diegu gure afiliatu eta hurbileko guztiei larunbatean, apirilaren 29an.
Irteera: Bilbotik 14:00ean Zabalburuko autobus geltokitik
Itzulera. 22:00 Gernikatik ( lekua zehazteke dago)
Salneurria: 5 €
Interesik izango bazenu horrelako zerbitzua erabiltzeko jarri harremanetan Bizkaiko steilas egoitzarekin
steilas: 944100298 edo bizkaia@steilas.eus
Leave A Comment