Steilasetik, aurten ere, kanpo ebaluazio sistema maltzur honi boikota egitea eskatzen dugu.

LOMCEren aplikazioa eta hezkuntza eredu neoliberalaren ezarpena Euskal Herrian zabala eta etengabea izaten ari da. Horren adibide argiak dira, azken aldian, gure hezkuntza sisteman inposatu zaizkigun kanpo azterketa eta errebalidak. Horiek guztiek gure herriaren eta hezkuntza sistemaren benetako beharrei erantzun beharrean, gero eta malgutasun eta prekarizazio handiagoa eskatzen duen lan merkatuari erantzuten diote eta ikastetxetako lan dinamikak goitik behera baldintzatzen dituzte.

Hezkuntza komunitate osoaren erantzukizuna da hezkuntza sistema propio eta justuago baterantz aurrera pausuak ematea. Horregatik, steilasetik, aurten ere, kanpo ebaluazio sistema maltzur honi boikota egitea eskatzen dugu.

Halaber, dei egiten diogu hezkuntza komunitateari – familia, irakasle eta ikasleak –ikastetxeetan kanpoko azterketa eta errabaliden aurkako ekimenak bultzatzera eta sustatzera.