Ikasturte hasiera honek izangaiontzat hainbat aldaketa dakartza, adi jarraitu eta zabaldu informazio hau interesekoa dutenen artean.

A) Ikasturte hasierako esleipen telematikoa (LET). Bihar, abuztuak 30, asteazkenarekin izanen da eguerdiko 13etatik aurrera eta jarraibide guztiak orrialde honetan dituzue. Era berean, zerrenda eguneratuak honako loturan. Gogoan izan parte hartzeko NAN dijitala prest edota Nafar Gobernuak emandako PIN zenbakia izan behar dituzuela.

B) Orain arte ikasturtean zehar ostiraletan egiten zen Borondatezko partehartze deialdia ostegunetara pasatuko da. (hona araudia)

C) Bestalde, ikasturtean zehar esleipen telematikoak beti egun eta ordutegi berean izanen dira eta izangaiek adi egon beharko duzue garai konkretu hoietan behartzen bazaituzte parte hartuz eta borondatezko partaide bazarete zuek erabakiz (orain arteko telefonoaren zain egotea bukatzen da).

*Asteleheneko 13etatik astearteko 10etara

    *Asteazkeneko 13etatik osteguneko 10etara

    *Ostiraleko 13etatik asteleheneko 10etara