[pdf] IRITZI ARTIKULUA: HAURRESKOLAK ETORKIZUN BILA

2003an Eusko Jaurlaritzak eta zenbait udalek Haurreskolak Partzuergoa sortu zutenetik 14ikasturte igaro dira dagoeneko. Urte hauetan haurreskolen kopurua biderkatu egin da (235eraarte), eta baita langile zein hauen zerbitzua erabiltzen duten familia eta haurrena ere.

Haurreskolak Partzuergoak denbora honetan eskaini duen zerbitzuak euskal jendarteari zer-nolako onura ekarri dion inork ezin du zalantzan jarri. Bere helburuetan jasota dagoenmoduan “Haurreskolak Partzuergoaren helburua 0 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzendutakohezkuntza-zerbitzu osoa eskaintzea da, hala nola laguntza soziala, bereziki lana eta familiabizitza bateratzearen arloan”, besteak beste. Ikasturte hauetan guztietan milaka haur etafamilia pasatu dira urtez urte, beraz, Haurreskolak Partzuergoak gaur egun dituen 235zentroetatik.

Hala ere, badira gobernu honek benetako haurreskola eredu publiko baten alde eginbeharrean, pribatizazioaren alde ari dela agerian uzten duten datuak:

Familia guztiek 91 euroko aurrematrikula eta gehienek 208 euro ordaitzen dituzte hilabetero.Haurreskolak Partzuergoan haurrak matrikulatzeagatik ordaindu behar duten dirutza ordaindubeharko ez balute, matrikulazio datua beste bat izango litzateke.

Eta, matrikulazio epe nagusia maiatzera arte atzeratu beharrean, Euskal Hezkuntza Sistemaosatzen duten gainontzeko eskolekin batera burutuko balitz (sare pribatua barne),matrikulazio datua beste bat izango litzateke.

Administrazioak berak, Haurreskolak Partzuergoan matrikulazioa sustatzeko plan bat gauzatuko balu (publizitate kanpaina indartsua behar den momentuan, esaterako),matrikulazio datua beste bat izango litzateke.

Haurreskolak Partzuergoa Hezkuntza Sisteman irla bat izateari utzi eta bertan matrikulatzendiren haurrei sisteman bertan eskola-bidea ziurtatuko balitzaieke, matrikulazio datua bestebat izango litzateke.

2017ko irailean jakin izan dugun moduan 0-3 urteko zikloa eskaintzen duten eskola pribatuei24,6 milioi euroko diru-laguntza eman beharrean (272 zentro, itunik ez duen zikloa izanik), diru hori Haurreskolak Partzuergoaren finantziazioa hobetzeko erabiliko balitz, matrikulaziodatua beste bat izango litzateke. Eusko Jaurlaritzaren beraren bozeramalea den Erkorekajaunak “Haurreskolak Partzuergoaren eskaintza osatzen dute eskola hauek”. Osatu, zer?Erkoreka jaunari inork esan al dio Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak eskaintzen dituzten plazen erdia hutsik zituztela 2017ko irailean? Ez al dute hutsik daudenplaza hauek nahikoa osatzen Haurreskolak Partzuergoaren eskaintza?

0-3 etapan aukera berdintasuna, doakotasuna, denona eta denontzat izan beharko litzatekeeneredu baten alde egin beharrean, eredu pribatu baten alde egiten du EAJk. Honen guztiarenatzean bestelako interesak daude, interes politiko, ekonomiko eta ideologikoak, egungosegregazio egoera mantentzeko apustu politiko garbia. Sare pribatuaren egungo pribilegiozkostatus-quo mantentzearen aldeko apustua. Gogoratu, Haurreskolak Partzuergokomatrikulazioa %20 jaitsi dela azken urtetan eta plazen erdia hutsik geratu direla.

Orain arte aipatutako guztiak zuzen zuzenean eragiten du haurreskoletako hezitzaileen lan-baldintzetan. Azken 5 urteetan 130 langile baino gehiagok galdu dute beraien lanpostua.

Egungo prekarietate eta behin-behinekotasun tasa ikaragarria (%40koa) mantentzea beharrezkoa du gobernu honek zerbitzu honen pribatizazioarekin jarraitzeko. Erabili eta botatzeko langileak behar ditu horretarako. Herri batzuetako haurreskola publikoen etorkizuna kolokan dago herriko eta inguruko ikastetxe pribatuetara bideratu delako matrikulazioa. Sare pribatuan haurrek eta langileek jasaten dituzten baldintzek aparteko eztabaida mereziko lukete.

STEILAS sindikatuak Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna ziurtatuko duen bideragarritasun plan bat aldarrikatzen du. Prekarietatea kudeatzeari utzi eta Haurreskolak Partzuergoa, behingoz, Euskal Hezkuntza Sisteman integratuko duen plan bat, familia eta haur guztiei babesa eskainiko dien plan bat, langilegoari etorkizuna ziurtatuko dion plan bat, jendartean ezberdintasunak ekidituko dituen plan bat. Hau gauzatzen ez den bitartean STEILASek ez du egoera hau zuritzeko besterik balio ez duten bileretan parte hartuko, harik eta benetako negoziazio bat egon arte.

Langile eta familiak iaz hasitako eta aurten jarraipena duten mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu, Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna kolokan baitago.