MANIFESTAZIO DEIALDIA
Prentsaurreko hau ematen ari garen organizaziook arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenten -Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea- deusezteko erabakia, Mariano Raxoik agindutakoa.
Gure ustez auziaren edozein konponbiderako oinarria da eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea.
Horrenbestez, datorren larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon manifestazioa egitera deitzen dugu,
honako aldarriarekin: “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea”. Manifestazioa arratsaldeko bostetan hasiko da Kasillan. Iruñean deialdia azaroak 5, 12:30ean Udaletxe plazan
Herritarrak, erakunde eta eragile sozialak, sindikatuak eta alderdiak animatu nahiko genituzke datozen egunetan mobilizazio honekin bat egin dezaten. Datorren egunetan plazaratuko genuke borondate hori adierazi dutenen zerrenda.
Bilbo, 2017ko urriaren 30a
ELA · LAB · EH-Bildu – Gure Esku Dago – Etxalde · STEILAS · EHNE · CNT · ESK · HIRU
Leave A Comment