Prentsa oharra. 155.ari ez: Demokrazia eta erabakitzeko eskubideak. Preso politikoak askatu

155.ari ez: Demokrazia eta erabakitzeko eskubideak. Preso politikoak askatu

STEILASek bere babesa eta elkartasuna helarazi nahi die Katalunian atxilotutako arduradun politiko guztiei eta berehala aska dezaten exijitzen du.

STEILASek ez du ulertzen zergatik jartzen ari diren hainbeste oztopo erabakitzeko eskubideari eta biziki kezkagarria deritzo prozesu honetan herritarren agindu demokratikoa gauzatzeko lanean ari diren pertsonen atxiloketa.

STEILASek bere elkartasuna eta babesa luzatzen die prozesu erraztearen alde ari diren jendarte zibileko pertsona eta erakundeei eta bat egiten du atxilotuen askatasunaren aldeko ekimen guztiekin.

Horrenbestez, dei egiten diegu euskal herritarrei bihar, larunbata, Bilboko La Casillatik, arratsaldeko 5etan abiatuko den manifestazioan eta igandean , eguerdiko 12:30ean, Iruñeako elkarretaratzean  parte har dezaten.

2017-12-01T09:59:54+00:002017 azaroa 3 |Albisteak, Prentsa Oharrak|

Utzi iruzkizun bat