· Bi urteko geletan tutoretza bikoitza. Bi irakasle gelako.

· Zonalde ez euskaldunetan euskara indartzeko irakasle bat lerroko eta zonalde euskaldunetan euskarabermatuta ez dagoen ikastetxeetan ere baliabide gehigarriak jarri.

· Lanbide heziketan benetako euskalduntze prozesua. Adibidez, Gipuzkoan DBH edo BATX euskaraz amaitzenduten ikasleak %90 izanik, nola liteke soilik %50 inguruk Lanbide Heziketa euskaraz egitea? Lanbide Heziketanbenetako euskalduntze plan bat nahi badugu, EAE osorako PL2ko 700 lanpostu gehiago eskatzen ditugu.

· Atzerriko hizkuntzen lanketarako irakasle bat gehiago lerroko: desdobleak, ahozkotasuna…

· Administrazio kudeaketarako, gutxienez, administratibo bat ikastetxeko. Zuzendarien betebeharrak ikastetxean Hezkuntza Proiekturen gidaritzara eta alor pedagogikora mugatu behar dira.

· Pedagogia Terapeutikoko langile gehiago. Ikasleak gelatik atera beharrean, lanketa gelan bertan egin ahal izateko.

· Etorri berrientzat Hizkuntzak indartzeko programak indartu.

· Ikastetxeetako liburutegiak kudeatzeko arduradunak behar dira.

· Ikastetxeek orientatzaile gehiago behar dituzte.

· Egoera bereziki zailean dauden ikastetxeen diagnosia egin eta horren arabera honako neurriak hartu:

? Gehienez 15 ikasle gelako.

? Bi tutore gelako.

· Hezkuntza proiektu sendoen eta bestelako proiektuen garapenerako, ikastetxeek lan esparru hori guztia koordinatuko duen pertsona bat behar dute.

· Ikastetxeetako IKTen garapena adituen ardurapean egon behar da. Ikastetxe batzuen eta besteen arteko aldeak gero eta nabarmenagoak dira esparru honetan. Ezin da ikastetxe bakoitzaren langileen borondatearen edo gaitasunen esku utzi.

· Lanbide Heziketako ikastetxe bakoitzak berariazko lanketa behar du. Lan zama ikaragarriak jasaten dituzte kasu askotan, beraien ordutegiak gaindituz.

RATIOAK:

· Etapa guztietan %10 jaitsi behar dira. Modu horretan, orain, errepikatzaile eta etorri berrientzat ratioa %10 handitzeko aukera mantenduz (derrigorrezko hezkuntzan), ez genituzke araututako gehienezko ratioak gaindituko.

ORDEZKAPENAK:

· Ordezkapen guztiak lehenengo egunetik bete behar dira etapa eta kidego guztietan.

ERRETIROA

· MUFACE eta Gizarte Segurantza parekatzeko neurriak hartu.

· Erretiro aurreratua sustatzeko neurriak berreskuratu.

· Adinagatik ordu lektiboen jaitsiera.

· Prima berreskuratu.

· Gizarte Segurantzako langileentzat jubilatu aurreko urtean ordaindutako urte sabatikoa hartzeko aukera izatea.

EROSTEKO AHALMENA

· Mahai orokorrean adostutakoaz gain, osagarrien bidez, 2010etik galdutako erosteko ahalmena berreskuratu.

BAJEN ZIGORTZEA

· Baja egoeran kenketarik ez jasatea. Bajan egoteagatik %100a berreskuratzea.

SEGURTASUNA ETA LAN OSASUNA

· Gaixotasun profesionalen katalogoa berraztertu eta azterketa medikuak berreskuratu. Osasun arazoengatik

lanpostuen egokitzapenei behar den erantzuna eman.

OPOSAKETAK ETA EGONKORTASUNA

Oposaketetara atera beharreko plazak planifikazio mahaian adostea proposatzen dugu, eta kopuruak adostu ostean,

langileen egonkortasunaren araudia adostea.

· Oposaketetan esperientziak %40ko balioa eta 10 urteko lan esperientzia berreskuratzea, azterketa ez eliminatorioak, gaitegia 2022 arte mantentzea aldarrikatzen dugu eta froga teorikoan aukeratzeko gai kopurua handitzea.

· Behin behinekotasun tasa %8ra jaitsi behar da.