Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du

Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du

EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Gaurko eguna bide luze baten abiapuntua izango da. Bide horretan, aliantza berriak ehunduko ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin.

Por lo tanto, las mujeres, lesbianas, trans, migradas en nuestra diversidad total NOS PLANTAMOS! Estamos de huelga feminista para decir QUE NO, que ya basta de palabrerías podridas, que estamos cansadas de la escasez de acciones, que ya no nos valen los discursos vacíos.

Muga guztiak gaindituko dituen greba feminista bat proposatzen ari gara: gure aldarrikapenak lan munduaz harago doaz, lanaren kontzeptua birplanteatu nahi dugu, eta horretarako zaintza betebeharrei eta kontsumoari lotutako lanuztearen aldeko apustua egingo dugu, egungo eredu neoliberal predatzaile, arrazista eta koloniala auzitan jartzeko. Bizi dugun lan gatazka eta gizarte gatazka ez da sekula konponduko ugalketaren eremuari so egiten ez badiogu. Emakumeek* kalean, etxean, lantokian eta eremu intimoan hartzen duten espazioa berriro moldatu nahi dugu. Gure borrokak lan esparrua, politika, bizitza eta ekonomia zeharkatzen ditu. Hau ez da defentsarako greba hutsa: eredu osoa aldatuko duten proposamen politikoekin aterako gara kalera!

Esta huelga no se limita al ámbito del empleo, el ámbito que el mercado considera trabajo. Este 8 de marzo hemos parado y paramos en nuestro consumo, trabajos de cuidado y del hogar, nuestros empleos y estudios. Vamos a demostrar que sin nosotras ni se produce ni se reproduce. Como este sistema y sociedad se sostiene gracias a nosotras, también tenemos el poder de dejar de sostenerlo. Vamos a visibilizar nuestros trabajos, nuestras demandas y nuestros cuerpos. Que nadie mire para otro lado, ante nuestras propuestas y ante la evidencia de la centralidad que tenemos en el mundo.

Hau ez da amaituko martxoaren 8an. Feminismoa mugituz joan da eta doa. Etengabe ekiten, etengabe eraldatzen. Mugimendua gara. Egungo borrokan iraganeko feministak ditugu bidelagun, historiak baimendu ez digun lekua hartuko dugu, gu izango gara gure historiaren sortzaile, protagonista eta bozeramaile. Mundu osoko feministok bat eginda martxoaren 8an inoiz baino ozenago aldarrikatuko dugu, ez dugula indarkeria, diskriminazio eta eredu neoliberalaren zapalketa gehiagorik onartuko!

Har ditzagun kaleak gaur eta egunero! Las calles son nuestras!

Gora borroka feminista!

Bilbo, 2018ko martxoaren 8an.

2018-03-06T13:21:15+00:002018 martxoa 6 |Albisteak, Emakumea, Jendarte mugimenduak|

Leave A Comment