Gizarte Ekimeneko ikastetxe pribatuen gatazka: Kristau Eskola eta AICE patronalei negoziatzeko deia

Gizarte Ekimeneko ikastetxe pribatuen gatazka:

Kristau Eskola eta AICE patronalei negoziatzeko deia

Joan den martxoaren 20ko greba-egunaren datuen balorazioa egin ondoren, Gizarte Ekimeneko sektorean ordezkaritza dugun sindikatu guztiok -ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok- Kristau Eskola eta AICE patronalei dei egiten diegu negoziazio mahaira benetako edukinez osaturiko proposamena eraman dezaten, modu horretan hitzarmen berrirako negoziazioa berriz aktibatzeko.

Aipatutako proposamenak, hobekuntza zehatzak jaso beharko lituzke sindikatuok bere garaian ezarri genituen gutxieneko puntuetan: irakasleon ordu osagarrien kudeaketan eta eskolatik kanpo egindako lanen aitortza, egoera laboral txarrean dauden kolektiboen lan-baldintzak hobetzeko neurriak (Hezkuntza Laguntzako espezialistak eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko hezitzaileak), galdutako eroste ahalmenaren berreskurapena eta enpleguaren mantentzeko akordioa.

Pasa den 20an sektoreko langileok hitzarmen berria eskuratzeko prest geundela adieraztez gain, elkarrizketa eta negoziazioa ere eskatu genuen.

Halere, ez da zalantza izpirik izan behar, negoziaziorako bideari ateak itxiz gero, mobilizazioekin jarraituko dugula eta, behar izanez gero areagotu egingo ditugula. Horrela balitz, prentsaurreko batean jakinaraziko genuke.

2018ko martxoak 26

ELA STEILAS CCOO LAB UGT

2018-03-26T12:31:29+00:002018 martxoa 26 |Albisteak, Pribatua EAE|

Leave A Comment