- Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea ELGA) da PISA (Programme for International Student Assesment) proba egiten duen erakundea, eta politika neoliberal basatiak sustatzen dituen erakundea da ELGA.
- Laginketan oinarritutako proba da, hiru urtean behin egiten da, eta 15 urteko ikasleen “gaitasunak” ebaluatzen ditu, baina soilik irakurketa, matematikak eta zientziak arloetan.
- Guztiz bat datoz PISAren eta LOMCEren helburuak. PISAn emaitzak hobetzeko tresnatzat aurkeztu zuten hezkuntza lege hori
- Fokua soilik hiru gaitasunetan jarrita, bigarren mailan gelditzen dira heziketa oso edo integral batentzat ezinbestekoak diren garapen artistikoa, hausnarketa kritikoa eta heziketa emozionala. Eta ez ditu aintzat hartzen, ez bederen hezkuntzaren helburu gisa, tokian tokiko berezko hizkuntzen eta kulturen transmisioa.
- Hezkuntza sistemak kontrolpean edukitzeko eta homogeneizatzeko tresna da PISA, hezkuntza sistemak lan merkatuaren eskaeretara egokitzea du xede, eta hezkuntza eskubide unibertsaltzat hartzetik urruntzen gaitu.
- PISAren alderdi ezagunena lurraldeen arteko sailkapenak dira, probaren emaitzetan oinarritzen dira. Proba horiek, oso bestelakoak diren errealitateak erkatzeaz gain, ez dute kontuan hartzen testuingurua, eta hezkuntza sistemen ibilbidea ere ez.
- Emaitzen azterketaren bidez, PISAk lehia bidegabea sustatzen du hezkuntza komunitate bakoitzak adostutako interes eta beharrizanetatik guztiz urruntzen diren helburu batzuen inguruan.
- Herrialde batzuk, esate baterako Finlandia, sailkapen horietan goi-goian egon baita, ohorezko lekuetatik urrun samar daude gaur egun, Hego Koreak eta Singapurrek hartu dute haien lekua, eta herrialde horietako hezkuntza sistemetan lehia da ardatz nagusia.
- Ezinbestekoa da proba honen aurrean intsumisioa planteatzea, probak ez baitu balio estatistikorik izango aukeratutako ikasleetatik askok egiten ez badute. Egin planto, paso egin PISAri eta borroka ezazu.
[PDF fromatuan: PISA GUK PASO kartela eta PISA GUK PASO Diptikoa]
Leave A Comment