JAURLARITZAK BADU HEZKUNTZA PUBLIKOKO IRAKASLEEN GATAZKAREKIN AMAITZERIK
Urteetan eskola publikoak jasandako murrizketek egoera larrira eraman dute. Aurreko ikasturtean hezkuntza publikako langileek eta hezkuntza komunitateak hasitako mobilizazio eta greba arrakastatsuek Jaurlaritza mugitzea lortu dute.
Gaur, Lakuan izandako negoziazio mahaian Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamenak garapena, xehetaunak, bermeak eta ezarpenerako egutegia behar ditu.
Argi geratu da Jaurlaritzak nahikoa baliabideak dituela gatazka konpontzeko. Beraz Jaurlaritzaren esku dago eskola publikoak behar dituen baliabideak indarrean jartzea eta gatazkari konponbide duina ematea.
Euskal herria, 2018ko apirilak 18
60 urtetik gorakoentzako irakastordu-murrizketaz zera esan nahi dut: irailaren baterako izan behar direla 60ak eginda, hurrengo egunean edo hurrengoetan egiten badira ez dago murrizketarik, hori da Hezkuntza Saileko proposamenak dioena. Hori ez da batere proportzionala, eta konparatiboki erabat desegokia da. Ikasturtean zehar 60ak betetzen direnean, orduan eman beharko zen murrizketa, eta 1/3ko ordutegia ordezkatua izatea. Hasierako proposamenean “ordezkatua” hitza erabili zuen Hezkuntza Sailak, oraingoan ez dute horretaz ezer jarri. Horrela izan beharko litzateke, eta planifikazioaren argudioa ez da batere baliagarria, aritmetikoki eta egokitzapenaren aldetik erabat aplikagarria delako.
Uste dut kontu hori eskatzeko modukoa dela, eta planifikazioa argudioa baino indartsuagoa da goian aipatu dudana.
Ondo izan