STEILAS sindikatua Iruñerriko Mugimendu Feministaren parte garen heinean, hasieratik egin diogu uko emakume* batek 2016ko uztailaren 7an pairatu zuen erasoaren inguruan sortu den zirku mediatikoan parte hartzeari.
Mugimendu feministak eraso hauen gaitzespen soziala lortu duen bezala, beharrezkoa baita epaitegietatik ere arbuio hori argi uztea. Bistakoa baita sistema heteropatriarkal honek emakumeen kontrako indarkeria sortu eta iraunarazten duela.
Eraso hau ez da gertakari isolatu bat izan. Emakumeok* jasaten dugun biolentzia sistematikoa da, sistema heteropatriarkalean errotzen den desberdinkeria, inposatua izan zaiguna, eta betikotzeko indarkeria erabiltzen duena.
Izan ere, biolentzia hau unibertsala ere bada, emakume* guztiok jasaten baitugu gure bizitzetako esparru guztietan, Iruñean edota munduko beste edozein tokitan.
Ezinbestekoa zaigu gure artean antolatzea eta aliantzak sortzea, erasoei aurre egiteko sareak ehunduz eta elkartasun osoa adieraziz gutako batek eraso bat pairatzen duen aldiro.
NO ES ABUSO ES AGRESIÓN
EZ DAGO GURE HITZA EPAITUKO DUENIK!
GORA BORROKA FEMINISTA!
Iruñerriko mugimendu feminista
Soy persona,soy mujer, soy cuerpo y soy alma y nadie tiene derecho a violentar ni uno ni otra.
La diferencia entre abuso y violación dicen que está en si hay intimidación y amenaza con arma o no.
Yo digo que el arma eran los cinco energúmenos y hubo intimidación pues eran cinco tíos como armarios frente a una.
No existe el Abuso siempre es violación si no se consiente de forma clara y explicita