Nafarroa. STEILASek helegitea aurkeztu du irakasleak babesteko kontratazio zerrendetan.

2018ko maiatzaren 7ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakinarazi da STEILAS sindikatuak gora jotzeko helegitea jarri duela Bigarren Hezkuntzako oposizioen ebazpenaren aurka. Aipatutako helegitean, apirilaren 16an aurkeztua, ez da eskatzen oposizio prozedura bertan behera gelditzea.

Helegitean bakarrik eskatzen da oposizio deialdiaren izen-ematean indarrean zegoen kontratazio zerrenden araudia ezartzea, hau da 55/2016 Foru Agindua. Nahiz eta ez egon aipatutako araudiaren alde, zeren oso urruti baitago gure proposamenetatik, iruditzen zaigu Administrazioak inposatu nahi duen araudia askoz ere okerragoa dela, gainera sindikatu guztien arbuioa duena, lehentasunezko zerrendak berreskuratzen dituelako.

Zerrendak kudeatzeko foru agindua aldatzeko edo berria idazteko erabakia hartu zen lehengo 55/2016 Foru Aginduaren bi artikulu epai batek baliogabetu ondoren. Lau haizetara zabaldu bada ere, epaiak ez du inondik inora behartzen lehentasunezko zerrendetara itzultzea, ezta oposizioak eta kontratzio zerrendak lotzea. Departamentuak erabakia hartu du, zentzu horretan, zenbait sindikaturen aurkako iritziarekin.

Tamalez, Gobernuak aurkeztutako kasazio errekurtsoa ez onartu ondoren, lehengo Foru Aginduaren bi artikuluak baliogabetzeagatik, gure helegiteak ez du aukera handirik aurrera egiteko, zeren epaia irmoa baita eta honek foru agindua aldatzea dakar nahitaez.

prentsa oharra helegitea STEILAS 2018.05.08

2018-07-03T01:56:42+00:002018 maiatza 8 |Albisteak, Prentsa Oharrak, Publikoa Nafarroa|

Utzi iruzkizun bat