STEILASek exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari neurri eraginkorrak hartzea sare publikoan izandako matrikulazio jaitsierari aurre egiteko

STEILAS sindikatuak bere kezka agertu nahi du eskola publikoko matrikulazioa asko jaitsi delako, izan ere, datorren ikasturtean 1.700 ikasle gutxiago egongo dira herri ikastetxeetan.

Matrikulazio jaitsira honen zergatiak bi arrazoi ditu: jaiotze tasaren jaitsiera eta Jaurlaritzaren pribatizazio politikak, kasu askotan gela berriak ituntzen jarraitzea erabaki baitu Iñigo Urkulluren gobernuak plaza publikoak libre egon arren. Azken honek kezkatzen gaitu bereziki, Haurreskola eta eskola publiko askoren etorkizun kolokan egon baitaiteke gobernuak sare pribatuaren aldeko apustua egin baitu umeak eskolaratzeko garaian.

Dei egiten diogu gobernuari sare publikoa indartu dezan, ez soilik itxurakerietan oinarritutako programa eta asmoekin, eta datozen ikasturteetan aukera berdintasuna eta denona eta denontzat den eskolaren alde benetan egin dezala.

2018-07-03T12:01:09+00:002018 ekaina 25 |Albisteak, EAE, Prentsa Oharrak|

Utzi iruzkizun bat