Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza salatzen dugu

Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza jakinarazi zitzaigun. UPV/EHUn ordezkaritza dugun sindikatuok, unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu.

Horregaitik, bihar, uztailaren 10ean, langile guztiei burutuko diren ordubeteko lanuzte (12:00etatik 13:00etara) eta kontzentrazioetan (12:15etik 12:45era) parte hartzera dei egiten dizuegu.

Hona hemen tokiak:

Leioa: Mikel Laboa plaza.

Bilbao: Torres Quevedo plaza (I eta II eraikinen artean).

Vitoria-Gasteiz: Campuseko Errektoreordetzaren aurrean.

Donostia-San Sebastian: Carlos Santamaria Liburutegiaren aurrean.

LAB – STEILAS- CCOO – UGT – ELA

 

 

2018-07-09T12:12:07+00:002018 uztaila 9 |Lan osasuna, Albisteak, Temas|

Utzi iruzkizun bat