Pertsonala politikoa eta betiko alardea babestea matxismoa

“Pertsonala politikoa eta betiko alardea babestea matxismoa”, irakurtzen da STEILASek Uriarteren dimisioa eskatzeko deitu duen kontzentrazioa iragartzeko kartelean. Urriaren 22rako deitu dute protesta, 9:00etan EAEko Legebiltzarraren ateetan. Egun horretan hezkuntzari buruzko pleno monografikoa egitekoak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parlamentuan.

Sindikatuak, deialdi honen bidez, segida emango dio duela hilabete egin zuen salaketari. Hezkuntza sailburua Hondarribiko desfile diskriminatzailea antolatzen duen Alarde Fundazioaren argitalpen batean azaldu ostean, STEILASek larritzat jo zuen “edozein kargu publikok bere presentziaz alarde tradizionalaren praktika baztertzaileen alde egitea”. Gainera, jarrera horrekin Uriartek hezkuntza komunitateari zer mezu bidali nahi ote zion galdetu zuen.

Sailburuak kontu pertsonaltzat jo zuen Alarde baztertzailearekin daukan harremana –bere alaba desfile horretan kantinera gisa aterako zela iragartzeko argazkia zen Alarde Fundazioak pubiko egin zuena–. Baina behin alardea pasata, berriz ere agertu zen Alarde Fundazioaren beste argitalpen batean: Hondarribiko Kale Nagusian irailaren 8an egindako argazki bat. Zenbait ordu lehenago Jaizkibel Konpainiaren kontrako irainak, txistuak eta plastiko beltzak zabaldu zituzten leku berean zegoen sailburua.

2018-10-10T13:51:09+00:002018 urria 9 |Albisteak, EAE, Emakumea, Jendarte mugimenduak, Publikoa EAE|

Leave A Comment