MUTUALIAREN ERREKONOZIMENDU EZA

STEILASek jakin duenaren arabera, MUTUALIAk iaz onartuta dugun gaixotasun profesional bakarra onartzeari utzi zion, alde bakarrez: noduloak. Gaixotasun hauek azaroak 10eko 1299/2006 Errege Dekretuan jasotzen dira, gaixotasun profesionalen taulan. Gure kasuan, aipatu bezala, bakarra dugu: NODULOAK.

STEILASek MUTUALIAko kudeatzaileekin eta Haurreskolak Partzuergoko Prebentzio Zerbitzuaren arduradunekin hitz egin ondoren jakin du hezitzaileoi gaixotasun profesional horren onarpena ukatzeko arrazoia klaseak ematen ez ditugula dela, MUTUALIAko medikuen irizpideen arabera. Haurreskolak Partzuergoko lanpostuak behar bezala baloratu gabe egindako baieztapen hauek gure errealitatetik urrun daude. Izan ere, haurreskolak bisitatu eta gure lana ezagutu gabe egindako baieztapena da.

MUTUALIA berak trabak gainditzen lagundu beharrean, gure lanaren errekonozimenduaren bidean oztopoak besterik ez ditugu topatzen. Zerk eragin du MUTUALIAren irizpide aldaketa hau? Haurreskolak Partzuergoko langileekiko beste errespetu falta baten aurrean aurkitzen gara, zerrenda luze batean jaso beharrekoa, zoritxarrez. Horrelako eskubide urraketetara ohitzen hasi behar al gara orain?

Gaixotasun profesionala beharrean gaixotasun arrunta bihurtuta, nork hartuko ditu bere gain noduloen ondorioz hezitzaileek hartutako bajen osagarrien ordainketak? Zer nolako konfiantza eskaintzen digu MUTUALIAk onartua dugun gaixotasun profesional bakarrari maila hori kenduta? Are gehiago, noiz hasiko dira gure lanpostuarekin erlazio zuzena duten gihar-hezurduren gaixotasunak gaixotasun profesional moduan onartzen?

Bihar Lan Osasuneko bilera dugu Haurreskolak Partzuergoarekin, eta gai hau ozen salatuko dugu. Ez da eskubidezkoa MUTUALIAren aldetik honelako utzikeria eta mesprezua jasatea.

Ez da haserre egoteko moduko arrazoiak ditugun gai bakarra: besteak beste, Prest Garako ikastaroetan izena emateko ere zailtasunak izan ditugu, eta behin-behineko zerrendetan ezezkoa jaso dugu kasu askotan, baldintzak betetzen ez ditugula argudiatuz. Ez ahal ziguten ba esan martxoan sinatu zuten akordioan Prest Garan parte hartu ahal izateko eskubidea izango genuela?

Egoera guzti honen aurrean STEILASek, Hezkuntza Sailak, Haurreskolak Partzuergoak eta MUTUALIAk gure sektorearekiko eta lanarekiko duten mesprezua eta balorazio eskasa salatzen du. Lotsagarria da hezitzaileen eskubideak batzuk eta beste batzuek behin eta berriz nola urratzen dituzten ikustea. Nahikoa dugu!

2018-10-17 STEILASBERRI 2