Uriarte baztertzaile, hezkuntzatik alde! Gasteizko Legebiltzar aurrean egindako elkarretaratzea

Hezkuntzaren Aldeko Akordiaren 2. ardatzak bizikidetza izenburua du eta honako hau irakur dezakegu:

Gasteizko Legebiltzar aurrean egindako elkarretaratzea

Gure hezkuntza sistemak elkarbizitza positiboaren paradigman oinarritutako inklusio gaitasunagatik erreferente izatea du xede.
Gure komunitatea eskola inklusiboaren alde aspalditik egiten ari den apustuari jarraituz, hezkuntza laguntza jasotzeko premia espezifikoak dituzten ikasleei zuzendutako programa edo baliabide espezifikoak garatu dira. Honako ikasle hauei zuzenduak, zehazki: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei, ikasle etorkinei, gutxiengo etnikoetakoei, ikaskuntza zailtasunekin loturiko premiak dituzten ikasleei, gaitasun handikoei eta generoaren edo sexu dibertsitatearen ikuspegitik baztertuak izateko arriskuan daudenei. Talde horiek guztiak barnean hartzeak ez du beti eragin ikuspegi transbertsal eta integral bat izatea. Ikastetxean elkarbizitza sustatzeko garatu diren neurriak ere ugariak dira, baina, praktikan, elkarbizitza gatazkak konpontzearekin lotu da nagusiki, eta horrek esku hartze partzialak egiteko arriskua dakar.

Gasteizko Legebiltzar aurrean egindako elkarretaratzea

Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak bultzatutako Hezkuntza akordioan diskurtso inklusiboaz hitz egiten den bitartean, berak eremu publikoan Betiko alarde baztertzaileari babesa ematen dio, azken irailaren 8an Hondarribian egin zuen bezala.

Beti da larria ordezkari politiko batek ekitaldi baztertzaileekin bat egitea, kasu honetan emakumeak izaten gara baztertuak emakume izate hutsagatik, are larriagoa da ordezkaria Hezkuntza Sailburua denean. Zein mezu bidali nahi ote dio hezkuntza komunitateari, batez ere ikasleei, egiten diren berdintasun politiken inguruan?
Hezkuntza Sailburuak berak ez luke alarde mixtoa eta berdintzailea bultzatu beharko eta horrek jasotzen dituen erasoak salatu beharko?

Uriarte baztertzaile kartela

Indarkeria sinbolikoaz eta errealaz ari gara, alarde mixtoa bultzatzen dutenek pairatzen dutena hain zuzen ere. Biolentzia hori geletan, kaleetan, patioetan eta beste edozein eremutan islatzen da. Eta hori guztia salatu beharrean babestu egiten du Ararteko eta Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaitzaren kontra eginez.

Gure kartelean jasotzen dugun bezala; pertsonala politikoa da eta Betiko alardea babestea matxismoa! Hori dela eta steilas sindikatuak Cristina Uriarteren dimisioa eskatzen du.

Gasteizen, 2018ko urriaren 22an

2018-11-16T10:47:16+00:002018 urria 22 |Albisteak, EAE, Emakumea, Publikako Laboralak, Publikoa EAE|

Leave A Comment