Atzo, hilak 22, Gasteizeko legebiltzarrean “ Hezkuntzaren aldeko akordioa- akordioaren oinarriak” dokumentua eztabaidatu zen eta EAJ, PSE eta PPren babesa izan zuen.

STEILASek uste du Eusko Jaurlaritza modu mimetikoan ari dela LOMCEren ezarpena egiten EAEn edukiei eta prozedurari dagokionez. PPren eta EAJren hezkuntza eredu klasista, segregatzaile eta pribatizatzaileak PSErengan aurkitu du ezinbesteko babesa, baita sare pribatu itunduko patronalen konplizitatea.

STEILASek ez du onartuko horrelako inposaketa antidemokratikorik, non bide batez hezkuntza eragileekiko- sare publikoko familiak eta sindikatuak- duen mesprezua argi gelditu den. Beraz bide horretatik jarraituz gero, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza proiketuak aurrez aurre izango gaitu eta, zalantzarik ez, mobilizazioak bultzatuko ditugu.

Albisteari lotutako albisteak: Uriarte baztertzaile, hezkuntzatik alde! Gasteizko Legebiltzar aurrean egindako elkarretaratzea [klik]