Datorren azaroaren 10ean, STEILASek bere Kontseilu Nazionala, Kongresuen arteko organo gorena, bilduko du Bilbon, EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEko (Elkano, 21 – 48008 Bilbo ), Areto Nagusian , goizeko 10etatik 13:45ra.

Hauteskunde sindikalak prestatzea izango da Kontseilu Nazional honetako hizpide nagusia. Leloa eta kartela hautatu eta programaren ildo nagusiak finkatzea izango dira egin beharrekoak.

 

 

Egitaraua:

10:00-10:15 Materialak jaso

10:15-10:30 Zuzendaritza Organoak berrestea

10:30-11:15 EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxe pribatuetako lan gatazka

11:15-13:00 Hauteskunde sindikalak
. Leloa hautatu
. Kartela hautatu
. Programaren ildo nagusiak zehaztu
. Sektoreetako ildoak aurkeztu

13:15-13:30 Elkarretaratzea. Eliptika plazan
PRIBATIZAZIOA = SEGREGAZIOA lelopean