Urriaren 9 eta 10eko greba egunen ondoren patronalek ez dute inolako urratsik eman eta, tamalez, lan gatazkak bere horretan jarraitzen du. Beraz mobilizazioa egutegiarekin aurrera egin behar dugu.
Sektoreko sindikatu guztiek deituta atzo, azaroak 7, Hitzarmen berriaren aldeko elkarretaratzea egin genuen Donostian, Kristau Eskolaren egoitzaren aurrean. Eta datorren astean Bilboko txanda izango da.
Bertan , Hitzarmen berriaren beharra aldarrikatu genuen eta langileen eskaerei erantzungo dien proposamen serioa egitea exijitu genien Kristau Eskolari.
Hitzarmen berriaren alde!!
Gizarte Ekimena Borrokan!!
Leave A Comment