EAEko Hezitzaileen mahai negoziatzailea

Pasa den ikasturtean sinatutako akordioaren beste puntu bat gauzatzera goaz!! Gaur hezitzaile kolektibo batzuen ordainsarien ekiparazioa sinatu dugu… Zorionak!!! Hau zuen lanaren fruitua da, iazko mobilizazioetan zuen parte hartzearen eta zuen borrokaren ondorioa da… Berriro ere zorionak!!

Dakizun moduan, urteak dira STEILASetik, gure sektoreko kategoria batzuen ordainsarien ekiparazioa alderrikatzen dugula. Hots, Fisioterapeutak, Okupazio Terapeutak eta Gizarte Langileenak. Izan ere, 2011ko aurreakordioak, horrela jasotzen zuen, baina garai hartan ez zen gauzatu.

Gaur izan ditugu aurreko ikasturtean sinatutako aurreakordioari dagozkion lehenengo jarraipen batzordea eta mahai negoziatzailea. Gaurkoan, hiru kategorien ordainsarien ekiparazioaren inguruan hitz egiteko eta negoziatzeko elkartu gara. Sinatu dugun dokumentuak, aurretik aipaturiko kategoriei lehen aurrera eramaten dituzten funtzioei, beste batzuk gehitzea jasotzen du. STEILASetik, azkenengo momentura arte ekarpenak egiten egon gara, eta nahiz eta administrazioaren proposamenarekin guztiz ados ez egon, kolektibo hauek aspalditik borrokatzen ari diren ordainsariaren ekiparazioa gauzatzeari lehentasuna eman diogu. Izan ere, langileek horrela eskatu digute. Hala nola, abenduko nominan 2018ko urtarrilaren 1etik honako retroaktibitatearekin kobratuko da

Oraindik badaude aurreakordioan jasota dauden puntu batzuk betetzeko edota betetzen ari diren batzuen gainean egon beharra dago, eta STEILASetik gogor jarraituko dugu lanean! Ia hurrengo ikasturtean lan hitzarmen berri bat sinatzea lortzen dugun guztion artean…

2018-11-09T22:50:24+00:002018 azaroa 9 |Albisteak, EAE, Publikako Laboralak|

Leave A Comment