Kontseilu Nazionala: Hezkuntzan pribatizazioa=segregazioa

Gaur, azaroak 10, STEILASek bere Kontseilu Nazionala, Kongresuen arteko organo gorena, bilduko du Bilbon, EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEko (Elkano, 21 – 48008 Bilbo ), Areto Nagusian , goizeko 10etatik 13:45ra.

Bertan bi gai nagusi izan dira hizpide. Batetik EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxe Pribatuetako Lan gatazka: orain arteko ibilbidea, egungo egoera eta aurrera begirako balizko markoak aztertu dira.

Bigarrena Irakaskuntza Publikoko hauteskunde sindikalak: STEILASen programaren ildo nagusiak aztertu dira eta sektore bakoitzeko – irakasleak, hezitzaileak, EHU-UPV eta Haurreskolak partzuergoa- xehetasunak aurkeztu, eztabaidatu eta onartu dira

Kontseilua amaitu eta gero elkarretaratzea egin dugu Plaza Eliptikoan, , “Hezkuntzan pribatizazioa=segregazioa” lelopean . Horrela , salatu izan nahi dugu euskal eskola publikoaren segregazioak sortarazten dituen arazoei aurre egiteko baliabide urriak.

Leave A Comment