ZER DA? Lanpostu hutsak betetzen dituzten bitarteko funtzionarioak lanpostu horietan mantendu ahal izatea harik eta postua arauz bete (LAL edo OPE baten bidez) edo funtzionario titularra itzultzen den arte.

NOR EGONKORTUKO DA? Ikasturte hasierako esleipenetan urte osoko lanpostua hartu duen bitarteko langilea. Lanpostu huts bat izan daiteke edo funtzionario batek askatzen duen lanpostu bat (zerbitzu eginkizunak, liberazio sindikala, …). Lanpostua jardunaldi osokoa edo murriztua izan daiteke.

NON EGONKORTZEN ZAITUZTE? Ikastetxean zure lanpostuaren ezaugarri (espezialitate, hizkuntza eskakizun eta jardunaldi mota) berdina duten lanpostuei egonkortuta zaude.

NORK GALDUKO DU EGONKORTASUNA LANPOSTUA ARAUZ BETE EDO FUNTZIONARIO TITULARRA ITZULTZEN BADA? Ezaugarri berdineko lanpostuan dauden langileak bat baino gehiago direnean, berdinketa horrela hautsiko litzateke:

  1. Maisu maistren kidegoan: ikastetxean jarraian duen antzinatasuna hartuko da kontuan eta berdinketak jarraituko balu, ordezkapen zerrendetako puntuaketa.

  2. Beste kidegotan: ikastetxean jarraian daramatzan hilabeteko 4 puntu izango lituzke eta honi, ordezkapen zerrendetako puntuaketa gehitu beharko litzaioke.

EGONKORTASUNA GALDU ONDOREN ZER? Ikasturte hasierako esleipenetara joan beharko da. Esleipen hau urtero izaten denaren modukoa izango da baina lanpostu huts gutxiagorekin, egonkortasuna galdu duen langileak baino puntu gutxiagorekin daudenak egonkortuta egon daitezkeelako eta lanpostu horietara lehiatu ezin duelako. Esleituko diren lanpostu hauek, erretiroek edo LALetan askatzen direnak izango dira besteak beste.

EGONKORTASUNARI UKO EGITEKO AUKERARIK IZANGO AL DA? Jardunaldi murriztuan eta lanpostu berezietan daudenek bai. Lanpostu osoetan daudenek uko egiteko aukera izango dute baina behin bakarrik.

ADIBIDE PRAKTIKOA:

Demagun Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean matematiketako 7 irakasle daudela, 4 behin betiko eta 3 bitarteko egonkortuta. Lanpostu guztiak HE2koak eta jardunaldi osokoak dira.

A bitartekoa: 7 urte ikastetxean eta 48 puntu ordezkapen zerrendatan

B bitartekoa: 5 urte ikastetxean eta 52 puntu ordezkapen zerrendatan

C bitartekoa: 4 urte ikastetxean eta 110 puntu ordezkapen zerrendatan

Matematikako behin behineko lanpostu horietako bat arauz betetzen da. Nork galduko luke egonkortasuna?

A : 7 urte x 12 hilabete x 4 puntu/hilab. + 48 puntu = 384 puntu

B : 5 urte x 12 hilabete x 4 puntu/hilab. + 52 puntu = 292 puntu

C : 4 urte x 12 hilabete x 4 puntu/hilab. + 110 puntu = 302 puntu

Kasu honetan egonkortasuna galduko lukeena B bitartekoa izango litzateke. B bitartekoaren lanpostua HE0koa izango balitz, egonkortasuna C-k galduko luke, beti ere arauz beteko den lanpostua HE2koa bada.

STEILAS sindikatuak egonkortasunaren inguruko hitzaldiak antolatuko ditu hurrengo asteetan lurraldeka. Interesatuta bazaude deitu telefonoz zure lurraldeko egoitzara edo hurrengo loturan dagoen formularioa bete:

BILBO: Azaroak 29 arratsaldeko 18:00etan  STEILASen egoitzan (Jose Maria Eskuza 1-1 esk)

Izena emateko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfKzHsuQFMs9kNgz8kJbfBtEd55ce9ZjMdcda6qxuFAN7Xskg/viewform?usp=pp_url

DONOSTIA: Azaroak 28, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan FICEko areto Nagusian

Izena emateko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc7ovgTceNwVRI3J8pG9_UOR3cVzslSmWX9Lq4vz3lk-jszeA/viewform?usp=pp_url

GASTEIZ: Azaroak 28, ,arratsaldeko 18:00etan Aldabe gizarte-etxean

Izena emateko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSmGq0zDbE0t3rpC9UVZNREkMv8Y5WoAj3Ec_pg8KfNM9NGQ/viewform?usp=pp_url