STEILAS sindikatuak 40 milioi euro inguru titulartasun pribatuko ikastetxeentzat bideratu izana salatzen du

Azkeneko hilabeteetan Lakuako gobernuak ebazpen eta deialdi ezberdinen bitartez 40 milioi baino gehiago bideratu ditu titulartasun pribatuko ikastetxeetara.

Haurreskola Publikoetan plaza hutsak dauden arren, 0-3 etapan dauden titulartasun pribatuko zentroen aurrekontua %7,5 igo da, guztira 26,5 milioi jaso dituzte. Bereziki kezkagarria da Debagoieneko haurreskolek bizi duten egoera: sare publikoko plazen erdia baino gehiago hutsik egonda, 820.000€ bideartu dira haur hezkuntzako lehenengo zikloa eskaintzen duten zentro pribatuetara.

Beharrezkoa ez den milioietako gainkostu horrek gure sistema pribatizatzea du helburu, eta horrez gain, kooperatibek nahiz fundazioek HEZKOOP 2018 deiladiaren bitartez 12,5 milioi gehiago jasoko dituzte. Ezin dugu ahaztu HEZKOOPeko azkeneko deialdian miliaka eta miliaka euro bideartu zirela itunpeko furbol zelaiak konpontzera. Adibidez, 188.000€ gastatu ziren zentro bakar bateko belar artifiziala eta ureztatze sistema instalatzeko. Bien bitartean, sare publikoko oinarrizko azpiegituretan egindako murrizketek eguneroko jarduna nabarmen baldintzatu zuten.

 

2018-12-05T12:36:11+00:002018 abendua 5 |Albisteak, EAE, Haurreskola, Publikoa EAE|

Leave A Comment