Egonkortasuna eta OPE deialdiaren inguruko oharra

ADMINISTRAZIOAK MAHAI GAINEAN JARRI DIZKIGUN AZKEN PROPOSAMENAK DIRELA ETA…

Ikasturtea itxaropentsu hasi bagenuen ere; ordezkapenak lehenengo egunetik, bajak ez zigortzea, soldata igoerak, baliabide gehigarriak ikastetxeetan… Azken asteetan Uriarte buru duen sailaren proposamenak ez dira onak Hezkuntza sistema Publikoa hobetzeko eta interinoen eskubideei kalte egiten diete, besteak beste.
EPEa gainditu baina, lanposturik lortzen ez duenari EPEko nota x 5 puntu ematearen proposamenak ordezkoen zerrenda hankaz gora jar dezake, lan eskarmentuarekin urteetan metatutako puntuazioa gutxietsiz eta eredu lehiakorra bultzatuz.
Egonkortasuna eta EPE proposamen hauek onartezinak dira balizko egonkortasuna bermatzeko.
Mahai negoziatzaileetan egonkortasun ereduaren ezarpena EPEak pasatu arte atzeratzea, ordezkoen zerrenden hurrenkeran antzinatasuna ardatz izatea eta EPE eredua aztertzea (sarbide bikoitza…) defendatu dugu.

Administrazioak proposamen hauek gauzatuko balitu, STEILAS sindikatuak Hezkuntza komunitate osoari jakinarazi nahi dio beste sindikatu eta eragileekin elkarlana bultzatuko dugula eta prest gaudela mobilizazioak sustatzeko.

2018-12-12T10:20:40+00:002018 abendua 6 |Albisteak, EAE, Prentsa Oharrak, Publikoa EAE|

Leave A Comment