EAE unibertsitatez kanpoko publikoko irakasleen Egonkortasuna eta Oposizioak

Gobernuak proposatutako ordezkoen zerrendak kudeatzeko eredu berriak, “egonkortasunak”, zer esan handia eman du azken aldian. Hezkuntza Sailak hasieran mahai gainean ipinitakoa mehatxu larri bat izan zen ordezko askorentzat. Horregatik STEILAStik tinko aritu gara langileon lan baldintzen eta eskola publikoaren beharren arteko planteamendu baten alde. Edonola, gobernuak eginiko azken proposamenak ez dio behin betiko irtenbiderik ematen ez batari ez besteari. Horregatik, STEILASek beste EPE eta “egonkortasun” eredu baten alde jarraituko du borrokan.

Azken hilabetetako ibilbide guztian zehar argi izan ditugu honako hauek:
Hezkuntza Saila aldebakarrez bere eredua inposatzeko prest zegoela.
Egungo ordezkoen kudeaketa ereduak ez diola mesede egiten ez langileari ezta eskolari ere, klaustro asko muturreko egoera batera eraman baititu.

Behin-behinekotasun tasa handiegia da, kontsolidazio prozesuak eta EPE zabalago, justu eta gardenagoak behar dira langileak eta ikastetxeetako plantilak benetan egonkortzeko. Urteak daramatzagu “sarbide bikoitza” defendatzen. Bestalde, hezkuntza sistemaren pribatizazioak eten beharra dauka, milaka lanpostu galtzen ari baitira bide horretatik. Bide luzea dugu aurretik kontu hauetan eta ez dugu etsiko.

Hala ere, Hezkuntza Sailak gaur aurkeztutako proposamenak STEILASek eginiko ekarpen hauek jaso ditu:

1. Egonkortasun proposamena atzeratuko da EPE prozesu hauek dirauten bitartean.
2. Uko egiteko eskubidea karrerako funtzionariek dutenarekin parekatuko da eta orain arteko finkapen sisteman bezala arautuko da. Ikastetxean bi urte egon ostean egonkortasunari uko egiteko aukera egongo da
3. Langile bat ikastetxetik bere borondatez atera ez bada, ikastetxeko antzinatasuna mantenduko zaio.
4. Funtzionario batek batek egonkortuta dauden behin-behineko langileen lanpostuetako bat arauz beteko balu, ikastetxean eta sisteman aintzinatasun txikiena duenak galduko du egonkortasuna eta udarako ohiko esleipenetara joango da.
5. Egonkortuko diren lanpostuak jardunaldi osokoak izango dira (murriztuak borondatez).
6. Bakarrik udako esleipenetan hartzen diren bakanteak egonkortuko dira.

Oposizioen inguruan honako proposamena egin du gobernuak gaur:
Oposizioak gainditu eta plaza ateratzen ez dutenei, zerrendetan 6 punto emango zaizkie. Sei puntu hauek 2020ko birbaremazioan gehituko lirateke eta kidego horretako hurrengo EPEra arte balioko lukete soilik.

* Urtarrilean hitzaldiak antolatuko ditugu hau guztia ondo azaltzeko.

Gasteizen 2018ko abenduaren 20an

2018-12-20T13:57:13+00:002018 abendua 20 |Albisteak, EAE, Publikoa EAE|

Leave A Comment