Gasteizen zenbait hamarkadetan zehar gauzatutako segregazioa okerrera doa urtez urte. Datuek errealitate hori baieztatzen dute. Egun, gure hiriko eskoletan gertatzen den segregazioa Europako hirien artean nabarmenetakoa da. STEILASetik gogorarazi nahi dugu segregazioaz hitz egiten dugunean, giza-eskubideen urraketaz mintzatzen garela. Ildo horretatik, kezkagarria iruditzen zaigu erakunde publikoek eta beste zenbait agentek gaia jorratzerakoan agertzen duten arinkeria.
STEILASetik, Udaleko gobernu taldeak eta oposizioak gaiari heltzeko erakutsitako pasibotasuna salatu nahi dugu.
Horregatik, EAJri eta PSEri autokonplazentziazko jarrera atzean utzi eta arazoa konpontzeko beraien eskumen eremuan dagoen guztia egin dezatela eskatzen diegu, horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak bideratuta. Oposizioari haien agendetan auziak lehentasun osoa izan dezala eskatzen diegu; eta Gasteizko hezkuntza komunitateari, familiei, irasleei nahiz ikasleei berriz, zentroz zentro egoerari aurre egin diezaiotela.
STEILASek proposamen zehatzak egin dizkio Udal Eskola Kontseiluari eta baita hezkuntzako zinegotzia den Estibaliz Cantori:
1-Alde batetik, hezkuntza zentroetako ikasleen onarpenerako irizpideak eztabaidatzea proposatu dugu, bereziki, baremazioan Eskola Kontseiluek erabakitzen duten puntua; izan ere, zenbaitetan, puntu hori irizpide baztertzaileetan funtsatuta dago.
Horretarako, gobernu taldeari eta gainerako alderdiei idatzizko proposamena helarazi genien, udaleko ordezkariak Eskola Kontseiluetan hori irakurri eta zentro bakoitzean ikasleen sarrera baldintzatzen dituzten irizpideak eztabaidatu zitezen.
STEILASen ustetan, parekidetasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko aukerarik eraginkorrena Eskola Kontseiluak edo Eskolako Ordezkaritza Organo Gorenak nahierara zehaztutako puntua ez erabiltzea da.
2.- Bestalde matrikulazioa zentroetan egin beharrean Gizarte Etxeen bitartez gauzatzeko aukera aztertzea proposatu dugu. Zentroetan gertatzen da iruzurra eta bertan ukatzen zaie zenbait kolektiboetako gurasoei beraien seme-alabak aukeratutako ikastetxean matrikulatzeko eskubidea. Administrazioak berak kontrolatu behar ditu matrikulazio prozesuak.
Jose Angel Cuerdak duela gutxi egindako elkarrizketa batean egindako adierazpenak hizpidera ekarrita, hiriak gizarte ongizatearen alorrean jasotako errekonozimendu ugari, pertsona guztiak bereizkeriarik gabe kontuan hartzearen ondorio dira, eskubide sozialak bermatzeko eta benetako gizarte kohesioa sortzeko egindako lanarekin batera. Egun, diskurtso triunfalista zabaltzen duen alkatea dugu lehen mailako saskibaloi partidak eta triatloiak ditugulako. Gizarte kohesioa eta Gasteiztar askoren ongizatea berriz, okerrera egiten du egunez egun. Premiazkoa da egoera hori errotik aldatzeko neurri eraginkorrak hartzea.
STEILASek gure ikasle guztien parekidetasuna eta aukera berdintasuna lortzeko beharrezkoak diren proposamen zehatz eta errealistak egiten jarraituko du parte hartzen duen foro guztietan. Azkenik, aurreratzen dugu, mobilizazioa izango dela gure ekintza guztien ardatz nagusia.
Escola segregazioa ez da berria gasteize, hamarkadak daramatza egoera honek gure hirian eta okerrera doa urtez-urte. Datuek hala diote. Europa mailan segregazio maila altuenetarikoa duen hiria da Gasteiz. STEILASetik segregazioaz ari garenean oinarrizko giza eskubideen uraketaz ari garela gogorat arazi nahi dugu. Zentzu honetan harrigarria da instituzioek eta eragile askok kontu hau nolako fribolitateaz jorratzen duten ikustea.
STEILASek gai honekiko udal gobernuaren geldotasuna eta oposizioan dauden taldeen pasibotasuna salatu nahi.
Horregatik, EAJ eta PSEri autokonplazentziatik irten eta egoerari aurre egiteko eskumen eta baliabide guztiak erabili ditzatela eskatzen diegu. Oposizioari gai honek beraien agendetan lehentasun osoa izan dezala eree skatzen diogu eta eskola komunitate osoari (familiak, irakasleak eta ikasleak) egoerari aurre egin diezaietela ikastetxez ikastetxe.
Leave A Comment