Hauteskunde sindikalak. Errolda egiaztatzea

Zurekin, Publikoari Tinko!

Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak ditugu Hezkuntza Publikoan. Hauteskunde hauek hurrengo lau urteko plangintza baldintzatzen dute. Esan beharrik ez dago zuen parte hartzea ezinbestekoa dela STEILAS sindikatuaren presentzia bermatzeko irakaskuntzako langileon lan baldintzen eta Euskal Eskola Publikoaren defentsan.

Urtarrilak 28 astelehena, hauteskunde sindikaletarako mahaiak osatu ziren, hautesleen behin behineko errolda gauzatu zuen administrazio publikoak. Errolda horretan, urtarrilak 27ko datarekin zerbitzu aktiboan zeuden langile guztiak agertu behar dute. Ziurtatu erroldan zaudela, horretarako alboan agertzen den irudian duzu informazio gehigarria.

Honetaz gain, hurrengo estekan hauteskunde sindikaletarako prestatu ditugun gure programa eta kartela ikusgai dituzu sektoreka. Bertan, STEILASek defendatzen dituen ildoak eta lehentasunak argi zehazten dira. https://steilas.eus/hauteskunde-sindikalak-2019/

Irakaskuntzan STEILAS

2019-01-30T11:52:09+00:002019 urtarrila 30 |EAE, Publikako Laboralak, Publikoa EAE|

Leave A Comment