Huarreskolak Partzuergoa. Mahai negoziatzaileko laburpena

2019ko urtarrilaren 24an Lakuan burututako Mahai Negoziatzailean  Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileen Lanpostuen Balorazio  Batzordearen (LBB) osaketaren inguruko eztabaida atzeratu egin zen, nahiz  eta sindikatuoi helarazitako gai ordenean LBBa puntu bakarra zen. Izan ere,  bilera hasi bezain pronto, enpresak gai ordenean aldaketa bat zegoela  jakinarazi zigun ahoz, bileraren aurretik LAB sindikatuak horrela eskatu  baitzion Haurreskolak Partzuergoari. Ez ohiko prozedura erabiliz, eta 3  orduren ostean, enpresak eta LABek lan poltsa eta ordezkapenen inguruko  egutegia sinatu zuten. Horrela jasotzen da dokumentu horretan:

1. Enpresak asteleheneko Zuzendaritza Batzordera kudeaketa langileen lan-poltsa propioa eratzeko proposamena eramango du, eta hurrengo egunean alde sozialari helaraziko dio.
2. Otsailaren 3an lan poltsa osatzeko deia egunkarietan argitaratuko da  otsailaren 18tik 28ra merituak aurkezteko epea). Araudia negoziatu aurretik, nola da posible?!?
3. Otsailaren 1ean, adostuta zegoenaz gain (ordezkoen eta barne promoziorako araudiak), lan-poltsa zabaltzeko deialdiaren proposamena eta kudeaketa langileen ordezkapenen proposamena ere bidaliko zaie sindikatuei.
4. Otsailaren 6an, aurreko dokumentuak aztertzeaz gain, langileen ordezkapenak nola beteko diren (lan
poltsa berriak martxan egon arte) ere eztabaidatuko da.
5. “Hezkuntza Sailak eta Partzuergoak lan-poltsa propioak izan arte ordezkapenak betetzeko konpromisoa
hartzen dute eta salbuespen neurriak aztertuko dira eta otsailaren 6ko Mahai Negoziatzailean zehaztuko dira
eta zehaztu bitartean ez da departamentuz mugituko.”

Lotsagarria da akordioa sinatu eta ia urtebetera (3 lanuzte burutu eta beste 2 greba egun iragarri ondoren), lan poltsa propioa, ordezkoen araudia eta ordezkapenak lehen egunetik betetzearen inguruan behin eta berriz trabak jarri ondoren, korrika eta presaka kontraesanez betetako egutegi proposamena horrela sortzea eta  sinatzea enpresak. Garbi dago Hezkuntza Saileko Pertsonal Kudeaketa buruak eta Haurreskolak Partzuergoko gerenteak langileekiko duten erantzunkizuna alde batera utzia dutela, haien interesak lehenetsiz. Osteguneko bileran bizi izan genuena langileak desmobilizatzeko beste saiakera bat izan zen, LBBaren sorrera bezalaxe.

STEILAS eta ELA sindikatuoi onartezina eta adar jotze bat iruditzen zaigu akordioa sinatu zenetik 10 hilabete baino gehiago pasa direnean, eta 2 greba deialdi mahai gainean edukita, inolako eduki zehatzik gabeko  egutegia mahai gainean jartzea, berriz ere. Argi dugu, zoritxarrez, mobilizazioekin jarraitzea dela bide bakarra,  akordioa sinatu eta ia urte betera greba eta mobilizazioekin soilik lortu baitugu gure aldarrikapenen inguruan negoziatzen hastea.

Zentzu honetan, kudeaketa langileek batzarrean adostu bezela, otsailaren 5ean eta 6an greba egin eta kalean izango gara berriz ere, Haurreskolak Partzuergoari edukiz betetako proposamen zehatzak exijitzeko. Bide  batez, LAB sindikatuari greba eta mobilizazioetara gehitzeko deia luzatzen diogu berriz ere.

KUDEAKETA LANGILEEN LAN BALDINTZA DUINAK NEGOZIATU!!!!

2019-01-31T17:07:34+00:002019 urtarrila 31 |Haurreskola|

Leave A Comment