Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileek urteak daramatzate lan baldintza prekario eta onartezinetan lanean: ez dute lanpostu zerrendarik, %100 behin behinekoak dira, ordezkapenak bete beharrean langileak arlo batetik bestera mugitzen dituzte lan zama jasanezinak eraginez. Hezkuntza
Sailarekiko, bataz beste, 2 kategoriako aldea dute honek sortzen duen soldata arrakalarekin, etab. Bizi
duten ziurgabetasun, prekarietate eta lan kargek egoera jasangaitza bihurtu dute eta honek azken hilabeteetan langileen %64ak bere lanpostua utzi behar izatea eragin du.
2018ko martxoan Haurreskolak Partzuergoak LAB sindikatuarekin sinatutako akordioak Kudeaketa langileen lanpostuen zerrendaren, LEP prozesuaren eta ordezkoen eta barne-promozio
araudien negoziazioak jasotzen zituen. Baina zehaztapen ezak langile hauen lanpostuak kolokan jarri zituen. Akordioa sinatu zenetik ia urtebete pasa denean, Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak langile hauen lan baldintzak hobetzeko aurrerapausorik eman gabe jarraitzen dute, inongo
lanketa eta negoziazio sakonik burutu gabe oraindik.
Egoera honen aurrean, STEILAS eta ELA sindikatuek Kudeaketa langileen aldarrikapenak babestu, eta pasa den abenduan mobilizazioekin hasi ginen, %75etik gorako jarraipena izan zuten 2
lanuzte eta egun osoko greba egun bat eginez. Honakoak dira kudeaketa langileen aldarrikapenak:
• Lanpostu zerrenda duina osatu.
• Kategoria eta soldatak Hezkuntza Sailarekin parekatu.
• Ordezkoen araudi propioa sortu.
• Gaur egungo langileak finkatzeko LEP prozesua garatu.
Hainbat urtetan kudeaketa langileen lan baldintza eta egoera prekarioari irtenbiderik eman gabe ostean, mahai negoziatzailean egindako planteamenduak langileekiko arduragabekeria eta errespetu falta izugarria suposatzen dute. Baina gure aldarrikapenak lortu arte borrokan tinko
jarraitzeko erabakia hartua dugu. Haurreskolak Partzuergoari langile hauen lan baldintzak duinduko
dituen proposamen serio bat mahai gainean jar dezala exijitzeko, bihar hirugarren greba eguna burutuko dugu.
HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO KUDEAKETA LANGILEEN
LAN BALDINTZA DUINAK NEGOZIATU!
STEILAS eta ELA sindikatuak

Q