Nafarroa. DIRU PUBLIKOA, PUBLIKOARENTZAT kanpaina. BPGaren % 6 behingoz!

kartela pdfan

STEILASEN ESKOLA PUBLIKOAREN FINANTZAZIO LEGEAREN ALDEKO KANPAINAREKIN DARRAIGU

STEILASen Nafarroan “Diru publikoa, publikoarentzat” kanpainarekin tinko darraigu. Honen helburua hezkuntza publikora bideratzen den BPGaren (barne produktu gordina) portzentaia haunditzeko beharra ikusaraztea da, eta egungo % 3,4etik UNESCO bezalako erakundeek mundu mailan gomendatzen duten gutxieneko % 6ra heltzeko beharra erakustea.

Aurtengo aurrekontuetan hezkuntzara bideratzen diren partidak hazi diren arren (2018an baino 33 milioi gehiago, %5eko hazkundea), eta Departamentu honen joera urtero gehiago inbertitzekoa bada ere (%13,7 igo da 2015etik hona), garrantzitsua da Europako hainbat herrialdereren mailara heltzea, gure hezkuntza sistema publikoaren hobekuntzarako lerro estrategikoak aurrera eramateko, egunez egun, oraindik urruti baitago helburua.

Honetarako, STEILASetik ezinbestekotzat jotzen dugu eskola publikoak babes ekonomiko nahikoa izatea, neurririk garrantzitsuena Hezkuntza Publikoaren Finantzazio Legea dugularik, honekin soilik lortuko baitugu joan-etorri politiko zein ekonomikoen baitan ez egotea, eta ondorengo ardatzak aurrera eramateko gutxienekoak ezarri eta bermatuko baitutu:

✏ Irakaskuntza ratioak gutxitzea.

✏ Eskubide berezidun ikasleendako laguntza langile gehiago.

✏ Haurreskolen publifikazioa.

✏ Langileen etengabeko prestakuntzaren kudeaketa publikoa.

✏ Ikastetxe eta ekipamenduen berriztatzea.

✏ Eskola jantoki hezigarriak, ekologikoak eta bertakoak.

✏ Eskola baratzak eta ingurumen hezkuntza integrala.

✏ Eremu hezkidetzaile gehiago.

✏ Garbiketa, jantoki eta garraio zerbitzuen publifikazioa.

2019-02-21T13:33:08+00:002019 otsaila 19 |Albisteak, Nafarroa, Publikoa Nafarroa|

Leave A Comment