STEILASek egutegi inposatuaren kontra eta egutegi laikoaren aldeko proposamenak urtero bideratzen dizkio Hezkuntza Sailari, baina indarrean dagoena jai erlijiosoz, katolikoak noski, josita dago, eta nahiko baldintzatzen dute egutegi eskolarra, kasu argiena Aste Santuak 2. eta 3. hiruhileetan sortzen dituen desorekak.

STEILASek argi du jai erlijiosoek egutegitik kanpo egon beharko dutela eta horren alde lanean jarraituko dugula. Hori guztia dela eta martxoak 19 honetan, sinbolikoa bada ere, gure egoitzak zabalik egongo dira, goizeko ordutegian.