STEILAS UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASLE FUNTZIONARIOEN ARTEAN BERRIRO ERE IRABAZLE

Gaur, martxoak 26, hezkuntza publikoko milaka langilek, irakasle eta ez irakasleek, Gipuzkoako Haurreskoletakoek, titulartasun publikoko ikastetxetakoek eta EHUko langileek beraien bozka eman eta ordezkaritza sindikala hautatzeko aukera izan dute.

STEILAS oso pozik dago lortutako emaitzekin duela 4 urtekoak berretsi ez ezik gainditu dituelako. Horrela:

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoa

-Irakasle funtzionario sektorean

Hau sektore handiena da eta STEILASek gainditu du duela 4 urte lortutako gehiengoa Erkidegoan eta baita hiru lurraldetan (%40tik hurbil, 2015n baino %4,4 gehiago). Araban gehiengo hori nabariagoa da (%46,74) eta Gipuzkoan eta Bizkaian %36etik gorakoa lortzen du.

Delegatu kopuru aldetik STEILASek 45 lortu ditu, 2015n baino 8 gehiago.

Hori guztia kontuan hartuta, parte hartzea %4 igo da

-Lan legepeko irakasle eta hezitzaileak

STEILAS-ek ordekaritza igo du orokorrean. Bizkaian 3 ordezkari igo ditugu, guztira 4 ordezkari gehiago erkidegoan. Delegatu kopuruan 4 igo gara, guztira 13 delegatu ateraz. Bizkaiko igoera zoriontzeko modukoa izan da.

-Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, bere osotasunean STEILAS indar nagusia da. Horrela STEILAS-ek duela lau urte baino

EHU/UPV

STEILAS AZPko hauteskundeetan lehenenego indarra izaten jarraitzen dugu boxks kopurua mantenduz. Irakasle eta ikerlariei dagokionez, 2015eko hauteskundeekin alderatuta, hirugarren indarra izatetik bigarrena izatera pasa gara, eta bozka gehien irabazi dituen sindikatua da STEILAS

Gipuzkoako Haurreskolak Partzuergoa

Sektore honi dagokionez, ia 5 puntutan igo da gure ordezkaritza maila eta boto kopuru gehien igo den sindikatua gara. Sektorean bigarren indarra gara kontuan izanik Bizkaia eta Araban hauteskundeak datorren urtean izango direla

STEILASek eskerrak eman nahi dizkie gurekin bat egin duten langile guztiei; euskal eskola publikoa, hezkidetzailea, inklusibo, laikoa,… baten alde lanean jarraitzeko indarra eman digu eta.

2019eko martxoak 26

STEILAS Nazio Batzorde Iraunkorra